Herrien Arteko Berba Probea Mungian
2006-05-10 02:00 BertsolaritzeaDatorren zapatuan, maiatzaren 13an, Mungia eta inguruko gazteek desafio garrantzitsua daukie Herrien Arteko Lehenengo Berba Proban.
Datorren zapatuan, maiatzaren 13an, Herrien Arteko Lehenengo Berba Probea egingo dabe Mungian. Herritarrek sortutako ekimen honek euskereari indarra emon gura deutso eta euskal kulturea jai giroan sustatzea da asmoa. Baina ez hori bakarrik. Antolatzaileen esanetan, Mungialdeko herrien artean norgehiagoka sanorako gogoa biztutea da beste helburuetariko bat.
Danetara, zortzi herritatik sortutako hamahiru taldek emon dabe izena txapelketean: Jatabe, Mungia, Fruiz, Laukiz, Arrieta, Fika, Urduliz eta Leioa ordezkatuko dabez partaideek.
Goizeko hamaiketan batuko dira zapatuan Mungiako Foruen plazan. Handik ekingo deutse lehiaketeari. Talde bitan banatuta, bakotxak ibilbide bat egingo dau, herrian zehar. Batean, sei talde ibiliko dira, bertsolari bigaz, musikeagaz eta epaileakaz batera. Bestean, barriz, zazpi. Ibilbidea amaitu ostean, Matxin Txokoan bazkalduko dabe. Gero, ibilbide bietako irabazleek alkarren kontra egingo dabe aurrez-aurrekoa. Tartean, probatxu fisikoak be izango dirala aurreratu dabe antolatzaileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!