Nazinoarteko hartu-emonak eta Rock musikea ikasgai Donostian
2006-05-10 02:00 MusikeaEuskal Herriko Unibersidadeko Uda Ikastaroen programazinoan Nazinoarteko hartu-emonak eta munduko ekonomiak rockagan daukien eragina. Kasu paradigmatiko bat: Midnight Oil izeneko mintegia antolatu dabe.
Euskal Herriko Unibersidadeko Udako Ikastaroen programazinoan, Nazinoarteko hartu-emonek eta munduko ekonomiak rockagan daukien eragina. Kasu paradigmatiko bat: Midnight Oil izeneko mintegia antolatu dabe.
Ikastaroa Donostian egingo da garagarrilaren 27, 28 eta 29an Euskal Herriko Unibersidadeko Udako Ikastaroen XXV. edizinoaren barruan. Asier Garcia Lupiolak zuzentzen dau eta honakoak dira helburuak: II. Mundu Gerratik hona nazinoarteko gizarteak, gaztazka politiko eta militarrek eta aldaketa ekonomiko nagusiek rockean izan daben eragina aztertzea, hau da, sasoi honetako kultur mobimentu adierazgarrienetako batean izan daben influentzia.
Aldi berean, mintegi honetan garapen horren adibide esanguratsuenetako bat dan taldea aztertzen da: Midnight Oil.
Izena emoteko epea, egitarau osoa, matrikula eta beken inguruko informazinoa EHUren webgunean eskuratu daiteke.
Intereseko datu batzuk:
- Matrikulearen prezioa: maiatzaren 31ra arte: 70 € eta bagilaren 1etik aurrera: 84 €.
- Balio akademikoa: 30 ordu.
- Ikastaroaren hizkuntzea: gaztelania.
- Txostengileak: Asier Garcia Lupiola, Roge Blasco, Fermin Allende Portillo, Xavier Rentería Uriarte, D. Manuel De La Fuente Soler eta D. Roger Bonastre Sirerol.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!