Gusa Rock astegoienean Durangon

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Musikea

Gusaren aldeko jaialdia antolatu dabe astegoien honetarako Durangon. Ken Zazpi, Gatibu edota Bebe lako talde ezagunak izango dira bertan.

Hatortxu rock jaialdian izandako istripuaren ondorioz, Raul Gallego, Gusak (Nok taldeko gitarrajolea) lesino larriak daukaz. Medikuek tetraplejia diagnostikau eutsen eta gaur egun be burrukan jarraitzen dau. Hatortxu Rockeko kideak, Raulen lagunak eta familiakoak atoan jarri ziran martxan eta hainbat ekimen antolatu ditue, helburu zehatz bategaz: Gusak behar eta beharko dauen babes ekonomikoa bermatzea. Daborduko kontzertu batzuk eskaini dira, pasa dan astegoienean Iruñean, berbarako. Han, Marea, Betagarri, Txapelpunk eta Gatillazo taldeak izan ziran. Aurrerantzean izango diran kontzertuak honeek dira:

- Durangon, maiatzaren 12an: SA, Gatibu, Ken zazpi eta Kaotiko.
- Durangon, maiatzaren 13an: Bebe eta Skalariak.
- Bartzelonan, bagilaren 3an: Kuraia, Berri Txarrak, Etsaiak, Su ta Gar eta Boikot.

Taldeek ez eze, publikoak be laguntzinoa eskaini leikio Gusari. Horretarako, kontzertuetara joatea besterik ez dozue.

www.gusarock.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu