Iparraldeko musikarien lanen bloga

Bizkaie! 2006-05-11 02:00

Thierry Biscaryk Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako musikarien ganeko blog bat zabaldu barri dau. Sei urtez informazinoa batzen egon ostean jaio da Kalapita izeneko bloga (http://kalapita.blogspot.com).

Thierry Biscaryk Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako musikarien ganeko blog bat zabaldu barri dau. Sei urtez informazinoa batzen egon ostean jaio da Kalapita izeneko bloga (http://kalapita.blogspot.com). Hasieran liburu bat egitea pentsau neban baina, azkenean, aproposagoa otu jat datu horreek danak webgunea baten bidez zabaltzea.

Estilo danetako musikarien datuak jaso ditu. Kopuru zehatza ez daki baina, azken baten, webgunearen helburua ez da izan bilduma bat egitea eta, beraz, kopurua ez da garrantzitsuena. Halanda be, gehienak bertan dagozala nabarmendu dau Biscaryk.

Orain dala hilebete jarri eban martxan bloga eta daborduko mila bisita izan ditu. 'Horrek erakusten dau zeozelako beharrizana edota hutsunea egon dala', dino egileak. Aurrerantzean zer pasauko dan ikusteko dago. Oraingoz, Iparraldeko artistek euren lekutxua daukie Interneten, 'Iparraldeko kulturea txarto doala esaten daben horreek enterau daitezan'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu