Gipuzkoako jantzak sarean

Bizkaie! 2006-05-10 02:00

'Gipuzkoako Dantzak' webguneak (http://gipuzkoa.dantzak.com) lau urteko lanaren ondoren, lurralde historiko horretako jantzen ganeko informazino ugari jaso dau.

'Gipuzkoako Dantzak' webguneak (http://gipuzkoa.dantzak.com) lau urteko lanaren ondoren, lurralde historiko horretako jantzen ganeko informazino ugari jaso dau; argazkiak, bideoak, datu historikoak zein Gipuzkoako jantzen kultura ondarea ezagutarazoteko informazino ugari topauko dau bisitariak.

Jantzaren entziklopedia multimedia legez osotu dabe web orrialdea. Informazinoa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago.

Gipuzkoako Diputazioaren arabera, webgunea osotzeko jantza tradizionalen bizkarrazurra osotzen daben elementu guztiak hartu ditue kontuan. Mobimentu oinarrizkoenak ardatz hartuta, Gipuzkoako jantzetan erabilten diran pausuetako 44 jaso eta deskribidu ditue. Pausu horreetako bakotxaren deskribapenaren ondoan bideo bat dago ikusgai, zelan egiten diran begiratzeko.

Juan Inazio Iztuetak 1824an proposautako sistema pedagogikoaren bidez pausu desbardinak alkartzeko lanetan ibili ostean, web orrialdeak Gipuzkoako jantzetan sakontzea eta 20 jantza osorik egiten ikastea ahalbidetzen dau.

Portugaleteko Elai Alai Fundazinoaren ekimenez sortu da 'Gipuzkoako Dantzak' webgunea eta Elgoibarreko Haritz Euskal Dantzari Taldearen laguntzinoagaz koordinau da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak onespena emon deutso proiektuari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu