Fant Zinema Fantastikoa, barikura arte Bilbon

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Barriak

Bilboko Fant Zinema Fantastikoaren jaialdian hainbat film egongo dira ikusgai gaurtik domekara bitartean.

Bilboko Fant Zinema Fantastikoaren jaialdian hainbat film egongo dira ikusgai gaurtik domekara bitartean. Lehiaketan, 11 lanek hartuko dabe parte, ekitaldia David Benieoffek idatzitako eta Marc Fosterrek zuzendutako Stay filmak zabaldu ostean (aktore nagusiak Ewan McGregor eta Naomi Watts estadubatuarrak dira). Baina lanen erakusketea be egongo da eta 30 film pantailaratuko ditue. Danetara dagozan 41 lanetatik 28 film luzeak dira eta ganerako 13ak, barriz, film laburrak. Emonaldiok Mikeldi aretoetan, Indautxuko Carmen aretoan eta barrainkuako kultur etxean izango dira.

Jaialdia hainbat sailetan banatuta dago eta horreen arabera antolatu ditue filmak. Holan, film klasikoak, komertzialak ez diran filmak, terrorezkoak, suspentsezkoak eta beste hainbeste ikusi ahal izango dira. Tartean, ganera, Nontzeberri guneak antolatutako sareko film laburren NontzeFlash eta NontzeFilm lehiaketetako 13 film emongo ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu