Antxoa kiloa 24 euroan

Bizkaie! 2006-05-11 02:00

Ondarroako lonjan antxoa kiloa 24 euroan saldu eben atzo, inoiz baino karuago hain zuzen be.

Ondarroako lonjan antxoa kiloa 24 euroan saldu eben atzo, inoiz baino karuago hain zuzen be.

Antxoa denporaldia makal doa, eta antxoa karuago dago egunetik egunera. Atzo, berbarako, kiloa 24,44 euroan saldu zan Ondarroako portuko lonjan. Inoizko prezio handiena da hori. Ondarroan ez eze, prezioek gora egin dabe Euskal Herri osoan eta Bizkaiko Kofradien presidente Iñaki Zabaletak eta Gipuzkoako Kofradien presidente Jaime Tejedorrek adierazo dabenez, 'prezioek argi erakusten dabe ez dagoala baikortasunerako arrazoirik. Kontserba enpresek ez leukie holako dirutzarik pagauko biharamunean ontziak antxoaz beteta etorriko dirala pentsauko balebe'. Tejedorrek azaldu dauenez, Gipuzkoako eta Bizkaiko portuetan 380.000 kilo inguru deskargau dira arrantzaldia hasi zanetik. 'Orain urte batzuk 500.000 kilo atrapetan genduzan egun bakarrean'.

Egoera baltz horren aurrean, Zabaletak jakinarazo dau gaur ez bada datorren astean batzarra egingo dabela bizkaitarrek kanpainea bertan behera ixteko aukerea aztertzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu