Distrito Foto, Bilboko auzoen inguruko argazki lehiaketea martxan dago
2007-07-17 02:00Ekimenak Deustu, Uribarri, Zazpikaleak, Abando eta Errekaldeko leku eta lagunen argazkiak batuko ditu eta, danetara, 5.400 euro banatuko dira sarietan. Lanak irailak 24 eta 28 bitartean aurkeztu behar dira.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 5.400 euro banatuko ditu sarietan aurtengo lehiaketan. Ekimenak Deustu, Uribarri, Zazpikaleak, Abando eta Errekaldeko leku eta lagunen argazkiak batuko ditu.
Lehiaketea 16 urtetik gorako argazkigintza zale guztientzako dago zabalik. Aurkeztutako lanak (zuri-baltzekoak zein koloretakoak izan) originalak izan beharko dira, gitxienez 20x25 zentimetroko formatoan, eta irailak 24 eta 28 bitartean aurkeztu beharko dira Deusto, Uribarri, San Frantzisko, Abando edo Iralako udaltegietan. Partaide bakotxak gehienez lau argazki aurkeztu ahal izango ditu.
Epaimahaiak, argazkigintza profesionalek osotua, urriaren 9an jakinarazoko dau azken erabagia. Sari banaketearen ostean, argazkiak zazpi barrutietan aurkeztuko dira, 2008ko urtarrilera arte, zazpi barrutietan.
Sariei jagokenez, irabazleak 800 euro irabaziko ditu eta bigarren lan onenari 500 euro emongo jakoz. Ganera, lau akzesit eta beste gazte akzesit bat (16 eta 29 urte bitarteko partaideentzako) egongo dira.
Argazkiak ondorengo auzo eta gaien ganekoak izan beharko dira (bizilagunak, lekuak...):
- 1. Barrutia: San Pedro, Deustuko Erribera, San Inazio, Ibarrekolanda, Arangoiti eta Elorrieta.
- 2. Barrutia : Castaños, Matiko-Ciudad Jardín, Uribarri eta Zurbaran-Arabella.
- 5. Barrutia: Zazpikaleak, Iturrialde, Solokoetxe, Atxuri, La Peña, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala, San Adrián eta Miribilla.
- 6. Barrutia: Indautxu eta Abando.
- 7. Barrutia: Ametzola, Errekaldeberri-Larraskitu, Uretamendi, Iturrigorri-Peñaskal eta Irala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!