Laura Hidalgo kubatarraren pinturak ikusgai Barrainkuako udaltegian
2007-07-17 02:00 Kulturea'Barrutik' izenburupean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Laura Hidalgo Cabrer pintore kubatarraren obrearen erakusketea antolatu dau. Garagarrilaren 31ra bitartean egongo dira obrak ikusgai.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Laura Hidalgo Cabrer pintore kubatarraren obrearen erakusketea antolatu dau, ‘Barrutik’ izenburupean, Barrainkuako udaltegian. Erakusketea garagarrilaren 31ra bitartean egongo da zabalik, 9:00tatik 13:00etara, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.
Laura Hidalgo Cabrer (Habana, 1978) San Alejandro Arte Ederretako Akademia Nazionalean graduau zan, pinturako espezialidadean. Ondoren, lau urtez aritu zan Habanako Tailer Esperimental Grafikoan litografia eta kalkografia espezialidadeetan, besteak beste. Gero, barriro jo eban pinturara eta orain kolore epelakaz egindako obrak erakustera dator.
Hidalgok esperientzia grafikoa sartzen dau lanetan eta egitura bisualeko espazioak eta matizautako koloreetan egindako planoak buztartzen ditu, abstrakzio figuratiboaren bidez gai intimistak modu orekatuan adierazoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!