The Bellrays eta The Beasts of Bourbon Bilbon, garagarrilaren 20an
2007-07-17 02:00 MusikeaIluntzeko zortzietatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian, The Bellrays estadubatuarren eta The Beasts of Bourbon australiarren musikea izango da nagusi.
The Bellrays estadubatuarren eta The Beasts of Bourbon australiarren musikeaz gozetako aukerea izango da garagarrilaren 20an Bilbon, Kafe Antzokian, iluntzeko zortzietatik aurrera.
‘Maximum Rock and Soul’ legez definiduten dau Los Angeleseko (AEB) taldeak euren musikea. Kantak erakargarriak eta indartsuak dira eta, hainbat adituren esanetan, taldearen zuzenekoak Tina Turner edota The Stooges taldeak alkarregaz joten ikustea lakoak dira.
Taldea 1983an sortu zan Sydney urian (Australia), beste talde batzutatik batutako kideakaz. Australiako ‘Rock and Roll’ estiloan erabateko eragina izan eben, euren doinu biziakaz. Munduan, begirunea lortzeaz gan, lilurea eragin eben rock zaleen artean eta horretan zeresan handia izan eben euren kontzertuek. Izan be, kontzertuetan ikuskizun parebakoa eskaintzen dabe. 1984an atara eben lehenengo lana, ‘The Axeman’s Jazz’ izenburupean. Ordutik, zazpi disko argitaratu ditue: ‘Sour Mash’ (1988), ‘Black Milk’ (1990), ‘The Low Road’ (1991), ‘From The Belly Of The Beasts’ (1993) disko bikotxa, ‘Gone’ (1997), ‘Low Life’ (2005) eta ‘Loew Life in Spain’ (2007).
The Bellrays
The Beasts of Bourbon
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!