Korrontzi eta Standard Berlineko XIX Popkomn Azokan izango dira
2007-07-18 02:00 Euskaldunak munduanPopkomn Merkadu Diskografikoaren Azokearen XIX edizinoa irailaren 19tik 21era bitartean izango da Berlinen. Aurten be, euskal ordezkarien partaidetzea izango dau azokeak, oraingoan bikotxa ganera. Korrontzi eta Standard taldeak irailaren 19an, eguaztena, joko dabe.
Popkomn Merkadu Diskografikoaren Azokearen XIX edizinoa irailaren 19tik 21era bitartean izango da Berlinen. Aurten be, euskal ordezkarien partaidetzea izango dau azokeak, oraingoan bikotxa ganera. Korrontzi eta Standard taldeak irailaren 19an, eguaztena, joko dabe. Korrontzi taldekoek Palais Aretoa bisitauko dabe; Standard taldekoek, barriz, Soda Club areto mitikoa. Tartean, estaduko Faltriqueira, Berrogüetto, Lamatumbá eta Nena Daconte be izango dira Berlinen.
Antolatzaileek igazko bisita kopurua gainditzea espero dabe: 817 erakusleiho 55 lurraldetatik etorrita eta 16.000 metro koadro hartuta, 27 herrialdetako 1.900 kazetari eta 15.311 bisitari. Aurten Alemania da herri konbidadua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!