Bisita gidatuak Arriaga Antzokian eta Bilboko Udaletxean
2007-07-16 02:00Garagarrilak 21, 22, 27, 28 eta 31 egun bereziak izango dira Bilboko Arriaga Antzokian eta Udaletxean. Bilbao Turismo eraundeak antolatutako bisita gidatuei esker, eraikin horreetara hurreratzen diran turista zein uritarrek eraikin oso esanguratsuetara egingo ditue bisitak.
Garagarrilak 21, 22, 27, 28 eta 31 egun bereziak izango dira Bilboko Arriaga Antzokian eta Udaletxean. Bilbao Turismo eraundeak antolatutako bisita gidatuei esker, eraikin horreetara hurreratzen diran turista zein uritarrek eraikin oso esanguratsuetara egingo ditue bisitak. Aste Santuan eginiko bisitek ‘bilbotarren zein bisitarien aldetik izandako harrera bikainak’ ikusita, garagarrilean be ekimen bera antolatzea erabagi dabe Turismo Bulegoko ordezkariek.
Bilboko Udaletxera egiten dan bisiteak 45 minutuko iraupena izango dau eta Areto Arabiarra, Alkateen Galeria eta Osoko Bilkuren Aretoa bisitetako aukerea eskaintzen dau. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira bisitak eta topagunea Arriaga Antzokian dagoan Bilbao Turismoko bulegoan izango da, 11:45ean. Bisitak egiteko euro bi pagau behar dira.
Arriaga Antzokiko bisiteak be 45 minutuko iraupena izango dau. Antzokiaren arkitekturearen ganeko informazinoa eskaini ostean, eraikineko hall, foyer eta aldagelak bisitauko dira. Horretarako, arratsaldeko bostak baino baino hamabost minutu lehenago egon behar da Turismo Bulegoan, euro bi pagau ostean.
Uria bisitariei hurreratzeko egiten diran Walking Tours, Bus Turistikoa, Bilbao Card eta Bilbao Lorategia lako jarduerakaz bat egiten dabe bisita gidatuek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!