Garikoitz Arregi berriztarra txapeldun graffiti lehiaketan

Bizkaie! 2007-07-16 02:00   sariak-autortzak

Gernika-Lumoko kaleak kolorez jantzi dira asteburuan Topaguneak antolatutako Euskal Herriko Graffiti Lehiaketearen laugarren edizinoaren finalaren eskutik. ‘Kolorez busti’ izeneko lana izan da irabazlea, Garikoitz Arregi berriztarrak egindako irudia. Aurreko edizinoaren irabazleak aurten be lehenengo saria eskuratu dau, 1.500 euroko saria.

Gernika-Lumoko kaleak kolorez jantzi dira asteburuan Topaguneak antolatutako Euskal Herriko Graffiti Lehiaketearen laugarren edizinoaren finalaren eskutik. ‘Kolorez busti’ izeneko lana izan da irabazlea, Garikoitz Arregi berriztarrak egindako irudia. Aurreko edizinoaren irabazleak aurten be lehenengo saria eskuratu dau, 1.500 euroko saria. Epaimahaiak lana bakarrik egin izanaren garrantzia azpimarratu dau. Bigarren saria, 1.200 eurokoa, Jabier Landak eta Jabier Murrillok osotutako bikotearentzako izan da ‘Artearen Iraultza’ lanari eker. Finalera ailegau diran lehenengo aldia izan da eta epaimahaiak ‘mural sobietikoaren estiloa’ nabarmendu dau euren lanean. Hirugarren saria Eneko Azpiros eta Arantxa Txoperena bikoteak lortu dau (Iruña-Gernika). Arpegiaren berezitasun teknikoa nabarmendu dau epaiak euren lanean.

Goizean goiz hasita, Berriz, Orkoien, Ermua, Gernika-Lumo, Bilbo, Hernani, Uharte, Gasteiz eta hainbat herritatik etorritako artistek gogor egin dabe lan, beroari aurre eginez, herriko hormei bizitasuna emoteko. Zearreta kaleko hormak eta Astra lantegia zanaren inguruko hormak izan dira euren lanaren erakusle.

Laugarren edizinoan, Topaguneak jakinarazo dauen legez, hainbat artista barri izan dira finalean, hamarretik lau hain zuzen be. Bestalde, lehiakideen edadeari jagokonez, lehiaketara zirriborroak bialdu dituezan gazteak 18 eta 35 urte bitartekoak badira be, finalean tarte hori gitxitu egin da: gazteenak, Iñaki Herrero hernaniarrak, 18 urte beteko ditu aurten; eta zaharrenak, Ruben Martinez Orkoiendarrak, 29 egin barri ditu.

Antolatzaileen esanetan, ‘esperientziadun finalistek be nabarmendu daben legez, eguraldiaren eragina aitagarria izan da: igazko edizinoan euria izan zan protagonista Tolosan eta lehiakideek busti-busti eginda amaitu eben eguna; aurten be, eguraldia izan da protagonista eta busti-busti eginda amaitu dabe, bero itzelak eragindako izerdiaren ondorioz’.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu