Alde txikiagaz, Fernando Garcia Macua Athleticeko 30. presidentea izango da

Bizkaie! 2007-07-13 02:00

Athleticen filosofia eta ereduari eusteko konpromisoa hartu dauen Bilboko abokatuak botoen % 39,88 jaso zituan, Ercorecak baino 750 gehiago; Javier Gonzalezek, bestalde, %11,78 eskuratu zituan. 2.025 bazkidek, barriz, zuriz bozkatu eben.

Athleticen filosofia eta ereduari eusteko konpromisoa hartu dauen Bilboko abokatuak botoen % 39,88 jaso zituan, Ercorecak baino 750 gehiago; Javier Gonzalezek, bestalde, %11,78 eskuratu zituan. 2.025 bazkidek, barriz, zuriz bozkatu eben.

Ana Urkijoren lekua hartuz, Fernando Garcia Macua abokatua da Athleticeko presidente barria hauteskundeen ondorioz. Macuak Juan Carlos Ercoreca eta Javier Gonzalez hautagaiak gainditu ditu.

Goizeko 9:00etatik 12 ordu izan zituen bazlideek Ibaiganen botoa emoteko. Hautestontziak 21:00etan zarratu zituen eta partaidetzea % 52,19ekoa izan zan, aurreko hauteskundeetan baino % 4,25 altuagoa, hau da, danetara, 17.276 bazkidek emon eben botoa, horreetatik 350ek postaz.

Fernando Garcia Macuak batasuna eskatu eutsen bazkideei eta jarraitzaileei Athleticen ideiaren inguruan, ez persona baten inguruan, Bilboko taldearen agintari gorenaren tokitik egindako lehen hitzaldian. ‘Talde honek sufridu dauen egoeran, topikotzat har daiteke batasunaz berba egitea baina guztiaren eta guztion gainetik Athletic dago eta danok jarri behar dogu erakundearen interesa beste edozein gauzaren gainetik’, azpimarratu eban.

Datuak

- Partaidetzea: %52,19; danetara, 17.276 boto.
- Fernando Garcia Macua: 6.888 (% 39,88).
- Juan Carlos Ercoreca: 6.138 (% 35,54).
- Javier Gonzalez: 2.034 (% 11,78).
- Zuriak: 2.025 (% 11,72).
- Baliorik bakoak 188 (% 1,09).


2007/2008 denporaldia

Bien bitartean, datorren denporaldiko egutegiaren zozketea egin eben atzo eta, hona hemen, lehen jardunaldiko aurrez aurrekoak:

Athletic Club - Osasuna
Recreativo Huelva - Betis
Espanyol - Valladolid
Deportivo - Almeria
Valentzia - Vila-real
Real Madril - At. Madril
RCD Mallorca - Levante
Real Murtzia - Real Zaragoza
Racing - Bartzelona
Sevilla - Getafe

Athletic-Osasuna derbia abuztuaren 26an jokatuko da San Mamesen. Bigarren Mailan, barriz, Realak etxean jokatuko dau lehen partidua Castellonen kontra; Alavesesek Gimnasticen kontra Tarragonan eta Eibarrek Ferrolen etxetik kanpora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu