Manolo Carot ‘Man’ komikilariak egin dau Getxoko VI. Komiki Azokearen kartela

Bizkaie! 2007-07-13 02:00   Kulturea

Zemendiaren 23tik 25era bitartean egingo dan Getxoko VI. Komiki eta Manga Azokearen kartela Manolo Carot Man komikilariak eginikoa da. Ilustratzaile katalana egungo egile gazte ospetsuenetariko bat da eta bere lanen artean ‘Kung Fu Kiyo’ nabarmendu behar da.

Zemendiaren 23tik 25era bitartean egingo dan Getxoko VI. Komiki eta Manga Azokearen kartela Manolo Carot Man komikilariak eginikoa da. Ilustratzaile katalana egungo egile gazte ospetsuenetariko bat da eta bere lanen artean ‘Kung Fu Kiyo’ nabarmendu behar da. Era berean, zenbait komiki argitalpenetan kolaboratzaile izan da, besteak beste, ‘El Víbora’ aldizkarian.

Ilustrazinoak eta azalak be egin ditu ‘Man’-ek, Pandora argitaletxearen ‘Líder’ aldizkarirako eta rol eta karta jokoetarako. Gainera, Bartzelonako 2002. urteko Manga Azokearen kartela egin eban eta, azken urteotan, ‘El Víbora’ aldizkariko zenbait azal.

Aurtengo azokea zemendian egingo da lehenengo aldiz, hilaren 23tik 25era, eta ohi bezela, Areetako Geltokia plazan. Erromoko Santa Eugenia plazan kokatuko dan Mangaren Gunea izango da 2007ko nobedade nagusia. Leku bietan salmenta postuak eta hainbat ekitaldi egongo dira.

Ohikoa danez, azokan komiki-dendetako, argitaletxeetako, banaketa-enpresetako eta abarreko profesionalak batuko dira. Horreek guztiek euren postuak eskatu leikiez honezkero. Izena emoteko formularioa www.salondelcomicdegetxo.net webgunean edo Getxoko Kultur Etxean eskura daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu