Zigor Enbeitarentzat Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2006-05-29 02:00   Bertsolaritzea

2003an irabazi ostean, aurten be jantzi dau Enbeitak Arabako txapela Oihane Perearen aurretik.

Arabako bertsolari onenari jagokon txapela Zigor Enbeitaren burura joan da. Enbeitak bigarrenez irabazi dau txapela, 2003an lehenengoz irabazi ostean. Finaleko bigarren atalean orduko lehiakide bera izan dau oraingoan be, Oihane Perea, eta sei puntu eta erdiko aldeaz irabazi deutso.

Zortzi txapel eukazan Asier Otamendi bertsolariari begira egozan publikoko begi guztiak. Arabako bertsolaritzan mitotzat daukie askok baina Otamendik berak esan eban hasierako bertsoan txapela kiroltasunez galtzeko prest egoala eta holan izan zan, 2003an kendu eutsonak jantzi dau aurten be.

Hona hemen sailkapena eta puntuazinoa:

1. Zigor Enbeita (468)
2. Oihane Perea (461,5)
3. Asier Otamendi (301,5
4. Iñaki Viñaspre (299)
5. Manex Agirre (291,5)
6. Juan Mari Juaristi (290,5)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu