Gorka Ostolaza txapeldun Plazatik Gaztetxera

Bizkaie! 2006-05-29 02:00   Bertsolaritzea

Finalean sartu ziran sei bertsolariek (Beñat Gaztelumendi, Joseba Gojenola, Jokin Labaien, Alaia Martin Agin Rezola eta Gorka Ostolaza) maila ederra erakutsi eben baina markinarra jaun eta jaube izan zan pasa dan zapatuan Mutrikun jokatutako finalean.

Finalean sartu ziran sei bertsolariek (Beñat Gaztelumendi, Joseba Gojenola, Jokin Labaien, Alaia Martin Agin Rezola eta Gorka Ostolaza) maila ederra erakutsi eben baina markinarra jaun eta jaube izan zan pasa dan zapatuan Mutrikun jokatutako finalean; hori bai, sailkapeneko lehen hiruren arteako aldeak txiki-txikiak izan ziran. Lehen biak bardinduta pasau ziran bigarren fasera, eta hirugarren gelditu zana, puntu erdira egoan. Jokin Labaienen bakarkako saioa be ederra izan zan eta Joseba Goienolak zortziko txikian botatako bertsoak be zoragarriak.

Bestalde, Plazatik Gaztetxera txapelketan ohikoa izan dan legez, finalean be ikusleek euren bertsolari gustokoena aukeratu eben, Alaia Martin saioko neska bakarra, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu