Euskaltzaindiak 35 euskaltzain urgazle barri izentau ditu Elantxoben egin dauen osoko bilkuran

Bizkaie! 2006-05-26 02:00   Euskerea berbagai

Akademiaren Arautegia eta Barruko-Erregelak oinarri harturik, Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izentetan ditu euskaltzain urgazle barriak. Testu horreetan esaten danari jarraituz, euskalgintzan persona ezagunak nahiz idazleak edo euskerearen jagoletzan nabarmenduak diranak aukeratzen ditue.

Kontuak kontu, oraingo bilkuran, esparru desbardinetako profesionalak proposatu dira: zientzia, hizkuntzalaritza, irakaskuntza, kazetaritza, bertsolaritza, itzulpengintza, bibliotekonomia edota literatura arlokoak.

Akademiak 2003ko urtarrilaren 31n izentau zituan azken aldiz urgazle barriak. Orduan batzorde akademikoetako kideak izentau zituen, danetara 21.

Hona hemen Euskaltzaindiko osoko bilkurak izentautako euskaltzain urgazle barriak: Dorleta Alberdi; Sagrario Alemán, Ur Apalategi; Iñigo Aranbarri; Luis Alberto Aranberri 'Amatiño'; Xabier Artola; Josu Koldobika Bijueska; Mikel Bujanda; Jean Baptiste Coyos; Agnes Dufau; Andoni Egaña; Aingeru Epaltza; Jose Luis Erdozia; Jose Ramon Etxebarria; Patxi Galé; Pruden Gartzia; Rikardo Gómez; Jokin Gorrotxategi; Angel Ibisate; Jazinto Iturbe; Joxemari Iturralde; Pello Jorajuria; Felipe Juaristi; Paula Kasares; Odile Kruzeta; Itziar Laka; Miren Agur Meabe; Laura Mintegi; Alfontso Mujika; Eneko Oregi; Elixabete Perez Gaztelu; Jakes Sarraillet; Bernadette Soule; Josu Zabaleta; eta Juan Jose Zubiri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu