Joxe Migel Barandiaranek batutako testigantzak argitaratu ditu Bidasoa elkarteak

Bizkaie! 2006-05-25 02:00   Literatura

1936ko gerrako galtzaileen oroimen historikoa berreskuratzeko asmoz, ‘La guerra civil en Euzkadi. 136 testimonios inéditos recogidos por Jose Miguel de Barandiaran’ liburua argitaratu dau Bidasoa, Historia Garaikideko erakundeak. Danetara, 136 lekukotasun, danak biktimenak.

1936ko gerrako galtzaileen oroimen historikoa berreskuratzeko asmoz, ‘La guerra civil en Euzkadi. 136 testimonios inéditos recogidos por Jose Miguel de Barandiaran’ liburua argitaratu dau Bidasoa, Historia Garaikideko erakundeak. Danetara, 136 lekukotasun, danak biktimenak.

Liburuaren arduradun Jean-Claude Larronde, historialari eta abogaduak aurkezpen ekitaldian esan ebanez, Barandiaranek 1936ko udagoienetik 1940ko udabarrira arte batutako testigantza argitara bakoak jaso dira. Euskal herrietan, gerreak eragindako miseriak protagonisten berbetan jaso zituan Barandiaranek, bera be igeslari eta biktima zala ahaztu barik.

Gorago esandako moduan, 136 kontakizunen gehiengoa orain arte argiratu bakoa da. Tartean, Jose Antonio Ariztimuño ‘Aitzol' zein Manuel Irujo, Telesforo Monzon, Jose Maria Lasarte eta Javier Landaburu sasoiko EAJko diputaduen kontakizunak azaltzen dira. Testigantzen % 38, Gipuzkoan kokatzen dira; % 33, Bizkaian; % 8, Nafarroan; eta % 7, Araban. Gehiengoa, % 95, gaztelaniaz jasota dago eta ganerakoa euskeraz.

1936ko udagoienean, Manuel Intxaustik igeslariakaz berba egiteko proposamena luzatu eutson Joxe Migel Barandiarani. Alkarrizketak hasi eta tarte laburrean, testigantzak txosten bihurtu zituan Barandiaranek. Bidasoa alkarteak Uztaritzeko Intxaustibaita etxean topau arren, ez dira beti han egon. Alemaniako Armada nazia Ipar Euskal Herrian sartu zanean, txosten horreek guztiak lurperatu egin zituan Gelasio Aranburu abadeak, Barandiaranen lagunak, Uztaritzen bertan, 1940ko bagilaren 28an. 1944ko irailaren 14an gordelekutik atara eta Intxaustibaitan itxi zituan barriro Barandiaranek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu