Kultur sorkuntzeari lotutako 460 proiektu lagundu zituen igaz
2019-02-26 07:59 LiteraturaSailburuak azaldu dau Sailak ahalegin bat egingo dauela laguntzok sortzaileei hurreratzeko.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak kultur sorkuntzea sustatzeko igaz bideratutako diru-laguntzino edegien balantzea aurkeztu dau gaur eta, horregaz batera, nabarmendu dau zuzentzen dauen Sailak pausu bat emongo dauela kultur politika horreek sortzaileei hurreratzeko. Azaldu dauenez, kultur sorkuntzearen sustapenari lotutako 460 proiektu babestu zituen igaz, 12 diru-laguntzino deialdi edegitan. Diru-laguntzok 7.579.315 euroko aurrekontua izan eben. Ahalegin horrezaz gan, 7,2 miloe euro inguru inbertidu zituen kultur sorkuntzea ardatz daben bestelako programa eta ekimenen bitartez. Hirugarrenik, Sailak ahalegin handia egiten dau euskal sortzaileen lan hori ikusgarriago egiteko, eta horretarako jaialdi, azoka eta ekinbide ezbardinak laguntzen ditu.
Joxean Muñoz Kultura sailburuordeagaz batera, Zupiriak azpimarratu dau sormena laguntzeko asmoagaz egiten dan ahalegin hori; euskal sortzaileak dagozan lekuan egon nahi dogu: euren proiektuak aurrera eroaten lagundu nahi dogu. Kultura Sustatzeko zuzendaritzeak 12 laguntza-arlo ditu eta arlo horreek 39 babes-modalidade batzen ditue. Horreen bitartez, ehunka sortzaile babesten ditugu urtero eta arlo guztietako proiektuak aurrera doaz. Era berean, euskal sorkuntzearen sustapena ardatz daben bestelako programak be bultzatzen dira Sailetik; hala nola, Eremuak, Noka Mentoring edota Gure Artea Sariak, beste askoren artean.
Zupiria sailburuak adierazo dau sorkuntzea babesteko ekimenakaz batera, esfortzu handia egiten dala euskal kultur sorkuntzea ikusgarriago egiteko: Legealdiko beste konpromisoetako bat da sortzaileen lana ikusgarriago egitea. Eusko Jaurlaritzeak babesten dituan jaialdi, azoka eta ekimen askoren asmoa da euskal kultur sorkuntzea ikusgarriago egitea. Hiru zutabe horreexaz harago, nazinoarteko kultur sorkuntzea Euskadira hurreratzen daben beste kultura-erreferentzia batzuen aldeko apustua dago. Azkenik, aitatu behar da Etxepare Euskal Institutuaren bidez egiten dan ahalegina euskal sortzaileen lana nazinoartekotzeko.
Sorkuntzea sustatzeko apustu hori aintzat hartuz, Joxean Muñoz sailburuordeak azaldu dau Sailak pausu bat emon nahi dauela politika horreek sortzaileei hurreratzeko: Euskal kulturgintzearen barruan, askok politika horreek ezagutzen ditue, baina badagoz hainbat eragile kultur sorkuntzea babesteko Administrazinoak egiten dauen esfortzu garrantzitsu hori oraindino ezagutzen ez dabenak; hori dala eta, aurrerapausu bat emon eta kalera urten nahi izan dogu, kultura-jarduerok zelan babestu geinkezan azaltzeko.
Horretarako, UPV/EHUko hiru campusak, Deustuko Unibersidadea, Musikene edo Dantzerti lako zentroak, kultura-alkarteak edo gazte informazinoko bulegoak bisitauko ditue baliabide horreen barri emoteko. Era berean, Zure ideagaz jarraitu / No abandones tu idea lelopean, sare sozialetan zabalduko da informazino hori, baita informazino hori azalduz unibersidadeko ikasleek egindako zenbait bideo be. Horrezaz gan, aste honetan bertan webgune bat martxan jarriko dabe sorkuntzea sustatzeko diru-laguntzen inguruko informazinoa zabaltzeko. Informazino bera Eusko Jaurlaritzearen webgunean jasoko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!