Labayruk Balendin Berriotxoaren lanak argitaratu ditu
2006-05-15 02:00 LiteraturaLabayru Institutuak Balendin Berriotxoak 1845 eta 1858 artean euskeraz idatzi zituan hogei eskutitzen bildumea argitaratu dau.
Labayru Institutuak Balendin Berriotxoak 1845 eta 1858 artean euskeraz idatzitako hogei eskutitzen bildumea argitaratu dau faksimile-edizinoan eta eguneratuta. Santuaren jaiotzearen 150. urteurrena dala eta kaleratu dira gutunak, Labayruko arduradunek jakinarazo dabenez.
Ganera, gutun gehiago idatzi zituala uste da 'baina orain arte ez dogu horren ezagutzarik izan eta, oso gazte hil eben arren, ospea lortu eban oso laster'.
Hori dala eta, Bizkaiko Eleizeak eta lekuan lekuko agintariek gogo bizia jarri eben eskutitzak gordeteko, bai euskerazkoak baita gaztelaniazkoak be. Gorde diran 20 gutunetatik 18 amari zuzenduta dagoz, beste bat gurasoei eta bestea Ocañan ezagutu eban euskal monja bati.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!