Abian 'Alkarrizketak literatureagaz' egitarauaren lehenengo denporaldia, literatureari eta kazetaritzeari buruzko topaketeagaz
2010-01-19 14:54 Literatura'Alkarrizketak literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturako zenbait irudietara hurerratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, bere hirugarren denporaldia hasiko dau gaur, urtarrilak 19, literaturearen eta kazetaritzearen arteko topaketeagaz, Juan Cruz eta Pedro Ugarte idazleakaz, hain zuzen.
'Alkarrizketak literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturako zenbait irudietara hurerratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, bere hirugarren denporaldia hasiko dau gaur, urtarrilak 19, literaturearen eta kazetaritzearen arteko topaketeagaz, Juan Cruz eta Pedro Ugarte idazleakaz, hain zuzen.
Alkarrizketak hilero egiten dira, martitzenez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializautako kazetari batek ekitaldiaren aurkezle eta gidari lana egiten dau. Oraingo honetan, topaketearen moderatzailea David Barbero kazetaria izango da.
Denporaldi barri honetako lehenengo hitzorduan, 'Alkarrizketak literatureagaz' egitarauak, literaturara mugatuko ez dan berbaldia proposatzen dau, literaturearen eta kazetaritzearen arteko erlazinoari buruzkoa. Juan Cruz (Tenerife, 1948) eta Pedro Ugarte (Bilbo, 1963) honako honetan oinarrituko dira: 'kazetaritzea ez da literaturea, eta literaturea be ez da kazetaritzea'. Ondoren, bi genero horreen mugak, oinarrizko ezaugarriak, helburuak eta kazetariak eta idazleek bete behar daben lana aztertuko ditue.
Pedro Ugarte Zuzenbidean lizentziatua da, baina beti aritu izan da lanean kazetaritzearen eta literaturearen inguruan. Narrazino lan zabalaren egilea da eta, horrezaz gan, Bilboren Historia bat eta hainbat poesia liburuki argitaratu ditu, eta Euskadiko zenbait komunikabidegaz ibilten da alkarlanean. Juan Cruzi jagokonez, 13 urte zituala hasi zan kazetari moduan, Aire Libre astekarian, eta bere lehenengo eleberriak Benito Pérez Armas saria lortu eban 1972. urtean idatzitako 'Crónica de la Nada hecha pedazos' izenekoagaz. Ondoren hogei liburu inguru idatzi ditu.
Hirugarren edizinoa
2007ko urtarrilean 'Eztabaidak literatureagaz' egitaraua martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ramiro Pinilla eta Harkaitz Cano, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Belén Gopegui eta Iban Zaldua, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Luis Sepúlveda eta Unai Elorriaga edo Toti Martínez de Lecea eta José Luis Corral.
Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena idazleakana eta euren lanetara hurerratzeko era barria izan da, jente aurreko alkarrizketearen edo eztabaidearen bitartez, aurretik proposatutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua lehen mailako kazetariakaz, historialariakaz edo idazleakaz alkartzeko aukerea eskaintzea izan da, bertan, idazketearen munduagaz lotutako gaiak planteau ahal izateko, alkarrizketearen eta eztabaidaren bitartez.
2009an hamar topaketa egin ziran, eta horreetan 1.600 lagunek hartu eben parte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!