Igor Estankona idazleak II. Irakurketa Txokoa inaugurauko dau

Bizkaie! 2010-02-25 14:27   Literatura

Gaur, zezeilak 25, Igor Estankona idazleak Irakurketa txokoa klubaren bigarren edizinoa inaugurauko dau, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Foru Liburutegian. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatu dau ekitaldi hau urte amaierara arte —udan, bagilean, garagarrilean eta abuztuan izan ezik— eta hil bakotxeko saio bat egon da, bata gaztelaniaz bestea euskeraz.

Gaur, zezeilak 25, Igor Estankona idazleak Irakurketa txokoa klubaren bigarren edizinoa inaugurauko dau, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Foru Liburutegian. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatu dau ekitaldi hau urte amaierara arte –udan, bagilean, garagarrilean eta abuztuan izan ezik– eta hil bakotxeko saio bat egon da, bata gaztelaniaz bestea euskeraz.

Irakurketan interesa izanda, esperientziak, sentsazinoak eta pentsamentuak komuniketako gogoa daben personak batu nahi ditu ekimen horrek. Egileek euren azken lana komentetan dabe, edo idatzi edo irakurri dituen artean gogokoena.

Edizino honetan, bederatzi autore aukeratu dira, bertaratzen dan jenteagaz euren azken lanez edo literatur ibilbideaz berba egiteko.

Estankona Arteakoa da (Bizkaia); 1977an jaio zan, eta oso gazterik hasi zan euskerazko liburuak argitaratzen. Zuzenbidea ikasi eban Deustuko Unibertsitatean, eta oso goiz, 1998an, 'Anemometroa' bere lehen poesia liburua argitaratu eban. Ondoren, 2002an, 'Tundra' aurkeztu eban. 'Ehiza eta nekea' lana dala-eta lortu dau arrakastarik handiena; horri esker irabazi eban 'Irun Hiria' saria. 'Iratzeen Esporak' da Estankonaren azken poema-bildumea, tonu intimistea dauena.

Halan da be, gertuko berbakerea erabilita, irakurleek hainbat bizipen edo pentsamentu bere egitea lortzen dau. Bizitzak sortzen dauen harridura sentipenaz hitz egiten dau, bizitza sarritan bidaiatzat hartuta; denporearen igeskortasunean pausatzen da autorea…

Goizalde Landabaso kazetari eta idazleak moderatzaile lana egingo dau topaketa honetan. Egun, Radio Euskadin dago beharrean eta idazle moduan, 'Korte bat, mesedez' eta 'Jat' argitaratu ditu, eta argitalpen digital eta paperezkoetan hainbat ipuin eta poema be bai.

Programearen arabera, honako idazle honeek etorriko dira topaketetara: José Javier Abasolo; Alain M. Urrutia eta Hedoi Etxarte; María Eugenia Salaverri; Iñaki Mendizábal; Pedro Ugarte, Harkaitz Cano eta Txani Rodríguez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu