Emon barik itxi dabe Lizardi Saria

Bizkaie! 2020-01-14 13:00   Literatura

17 lan aurkeztu ditue aurtengo sariketara.

Klasikoen XII. Etenik Bako Irakurraldiak 'Otto Pette'-ren 25 urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2019-06-06 08:13   Literatura

Ekitaldia Arriaga Antzokian izango da gaur, 08:00etatik aurrera.

Kultur sorkuntzeari lotutako 460 proiektu lagundu zituen igaz

Bizkaie! 2019-02-26 07:59   Literatura

Sailburuak azaldu dau Sailak ahalegin bat egingo dauela laguntzok sortzaileei hurreratzeko.

Paul Austerrek ‘4321’ elebarria aurkeztuko dau bihar Bilbon

Bizkaie! 2017-09-05 09:57   Literatura

Azkuna Zentroko Auditoriumean izango da AEBtako idazlea arrastiko 19:30ean.

Igor Estankona idazleak II. Irakurketa Txokoa inaugurauko dau

Bizkaie! 2010-02-25 14:27   Literatura

Gaur, zezeilak 25, Igor Estankona idazleak Irakurketa txokoa klubaren bigarren edizinoa inaugurauko dau, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Foru Liburutegian. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatu dau ekitaldi hau urte amaierara arte —udan, bagilean, garagarrilean eta abuztuan izan ezik— eta hil bakotxeko saio bat egon da, bata gaztelaniaz bestea euskeraz.

Euskal gaiei buruzko ingelesezko bi liburu barri Center for Basque Studiesen eskutik

Bizkaie! 2010-02-18 10:35   Literatura

Julio Caro Barojaren 'The Basques' 'Euskal Klasikoak / Clásicos Vascos / Basque Classics' bildumako bosgarren liburukia da. Sabin Bikandiren lana, beste aldetik, Londoneko Unibersidadeko Goldsmiths College ospetsuan aurkeztu eban doktorego-tesia da: 'Alejandro Aldekoa: Master of Pipe and Tabor Dance Music in the Basque Country'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

2010eko 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimeneko bigarren topaketea Bilbon

Bizkaie! 2010-02-15 14:56   Literatura

'Eztabaidak Literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, literatureari eta identidadeari buruzko topaketea aurkeztuko dau zezeilaren 16an, Joseba Zulaika antropologo eta filosofoagaz eta Suso de Toro idazle eta gidoilariagaz.

'Bilbao-New York-Bilbao' Kirmen Uriberen nobelea hiru hizkuntzatara itzuliko da

Bizkaie! 2010-02-12 13:57   Literatura

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao gazteleraz, katalanez eta gailegoz argitaratuko da. Datorren astean, zezeilaren 16an kaleratuko dira ondarrutar idazlearen nobelearen itzulpenak.

Pilar Zubiaurre: oihartzunik bako intelektuala

Bizkaie! 2010-02-03 17:45   Literatura

Pilar Zubiaurreren bizitza eta lanei buruzko liburua argitaratu dabe Garaiko Udalak, BBK eta Gerediaga Elkarteak, Nebraskako (AEB) Lincoln Unibersidadeagaz alkarlanean. Liburua zezeilaren 6an, eguerdiko 12:30etan aurkeztuko dabe Garaiko udaletxean.

Bilboko Udalak 'Bilbo eta bere auzoak: historiatik begiratuta' lanaren laugarren liburukia argitaratu dau

Bizkaie! 2010-01-20 11:51   Literatura

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak argitaratu barri dauen liburuak, 'Bilbao Auzoz Auzo' udal ekimenaren azken berbaldiak jasoten ditu. Ekimen hori 'Bilbao Izan' programearen barruan sartzen da, eta helburu nagusia Bilboko barrutien historian sakontzea eta herritarrakana hurreratzea da.

Abian 'Alkarrizketak literatureagaz' egitarauaren lehenengo denporaldia, literatureari eta kazetaritzeari buruzko topaketeagaz

Bizkaie! 2010-01-19 14:54   Literatura

'Alkarrizketak literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturako zenbait irudietara hurerratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, bere hirugarren denporaldia hasiko dau gaur, urtarrilak 19, literaturearen eta kazetaritzearen arteko topaketeagaz, Juan Cruz eta Pedro Ugarte idazleakaz, hain zuzen.

Bilboko Udalak Angel Ortiz Alfauren artikuluen liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2006-05-29 02:00   Literatura

Angel Ortiz Alfau idazle eta artikulugile bilbotarrak ‘Hierro' arratsaldeko egunkariko ‘Los Jueves Literarios’ atalean astero idatzitako artikuluak jaso ditu Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak ‘Nuestro Señor el Libro’ izeneko liburuan.

Joxe Migel Barandiaranek batutako testigantzak argitaratu ditu Bidasoa elkarteak

Bizkaie! 2006-05-25 02:00   Literatura

1936ko gerrako galtzaileen oroimen historikoa berreskuratzeko asmoz, ‘La guerra civil en Euzkadi. 136 testimonios inéditos recogidos por Jose Miguel de Barandiaran’ liburua argitaratu dau Bidasoa, Historia Garaikideko erakundeak. Danetara, 136 lekukotasun, danak biktimenak.

Labayruk Balendin Berriotxoaren lanak argitaratu ditu

Bizkaie! 2006-05-15 02:00   Literatura

Labayru Institutuak Balendin Berriotxoak 1845 eta 1858 artean euskeraz idatzi zituan hogei eskutitzen bildumea argitaratu dau.

'The case of Basque: past, present and future' ale monografikoaren jarraipena argitaratu dabe

Bizkaie! 2006-05-08 02:00   Literatura

Soziolinguistika Klusterrak euskerearen egoera sozilinguistikoa aztergai dauen 'The case of Basque: past, present and future' ale monografikoa argitaratu dau, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeagaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiagaz lankidetzan.