Bilboko Udalak Angel Ortiz Alfauren artikuluen liburua plazaratu dau
2006-05-29 02:00 LiteraturaAngel Ortiz Alfau idazle eta artikulugile bilbotarrak ‘Hierro' arratsaldeko egunkariko ‘Los Jueves Literarios’ atalean astero idatzitako artikuluak jaso ditu Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak ‘Nuestro Señor el Libro’ izeneko liburuan.
Angel Ortiz Alfau idazle eta artikulugile bilbotarrak ‘Hierro’ arratsaldeko egunkariko ‘Los Jueves Literarios’ atalean astero idatzitako artikuluak jaso ditu Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak ‘Nuestro Señor el Libro’ izeneko liburuan. Liburu hori bagilaren 1etik aurrera izango da eskuragai Bizkaiko uriburuko Liburu Azokan eta ostean liburutegi nagusietan be bai.
Argitalpen honek, Alfauk 1994an argitaratutako jatorrizko artikuluak jasoten ditu. Jon Sanchez Kultura eta Euskara zinegotziaren esanetan, ‘liburu honek Angel Ortiz Alfau lako eruditu batek liburuakaz eta irakurketeagaz izandako hartu-emon biziak agerian ixten ditu. Pasino horrek irakurlea kutsatzen dau eta artikuluok, duda barik, literatureari buruz idatzitako amodio kanta indartsuenetarikoak dira’. ‘Nuestro señor el libro’ Bilboko Udalaren Kultura eta Euskera Sailak sustatutako Udal Liburutegi Klasikoa bilduman argitaratu da. Bildumearen oinarrizko helburua uriko lehengo kultur testigantzak berreskuratzea da, agortuta dagozan argitalpenak edota inoiz argitaratu ez diran gauzak derrigorrezko loalditik ataratea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!