Shiloh Nouvel Jolie-Pitt jaio da

Bizkaie! 2006-05-29 02:00

Angelina Jolie eta Brad Pitt aktore ezagunen alabatxua maiatzaren 27an jaio zan Namibian (Afrika).

Angelina Jolie eta Brad Pitt aktore ezagunek umetxua izan dabe asteburuan Namibian (Afrika). Neskatoa maiatzaren 27an jaio zan eta Shiloh Nouvel Jolie-Pitt izena hartu dau ('bakea' esan gura dau hebreeraz).

Bikotea orain dala hilabete batzuk heldu zan Afrikara eta bertako hotel batean bizi da. Jolie Nazino Batuen Erakundeko bolondresa da eta kontinenteari zor deutson maitasuna erakusteko euki dau umea bertan.

Ameriketako Estadu Batuetan, Hollywooden batez be, berba asko egin da bikotearen eta jaio barri dan umearen inguruan. Askok dinoe munduko umerik politena izango dala. Hori, baina, ikusteko dago eta seguruenik People aldizkariak atarako dau lehenengo argazkia, dirutzea pagau ostean. Antza, dirutza hori UNICEF erakundeari emongo deutso bikoteak.

Pitt eta Jolie 'Mr. & Mrs Smith' filmaren grabazinoan hasi ziran alkarregaz. Pitt Jennifer Aniston aktore ezagunagaz ezkonduta egoan eta banandu egin zan. Joliek, bestalde, ume bi daukaz adoptauta: Maddox eta Zahara, bata kanbodiarra eta bestea afrikarra. Orain, hiru umeek eroango dabe Jolie-Pitt abizena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu