Almodovar Urrezko Palma barik

Bizkaie! 2006-05-29 02:00   Barriak

Zuzendari espainiarrak saririk irabazi ez arren, Volver filmeko emakumezkoei sari berezia emon deutse.

Pedro Almodovarrek Canneseko Urrezko Palma irabazteko aukerak zituan arren, azkenean Kean Loach zuzendari britainiarrak eroan dau saria. Halanda be, Volver filmak erantzun ona izan dau Frantzian eta publikoak gogoz hartu dau espainiarraren azken lana. Horregaitik, ez da saririk barik geratu, izan be, gidoi onenaren saria Almodovarrentzat izan da eta filmeko sei emakumezko aktoreek (Penelope Cruz, Carmen Maura, Blanca Portillo, Yohana Cobo, Lola Dueñas eta Chus Lampreave) emakumezkoen interpretazinorik onenaren saria irabazi dabe.

Cannesen hasi dau Volver filmak nazinoarteko ibilbidea eta hemendik aurrera beste herrialde batzuetan be ikusi ahal izango da.

Bestalde, zuzendari onenaren saria Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak lortu dau Babel filmagaz.

Azken buruan, Rachid Bouchareb zuzendariaren Indigenes filmeko aktoreek gizonezkoen interpretazinorik onenaren saria jaso dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu