Ibilaldia´06ren arrakastea

Ibilaldia 06 2006-05-29 02:00   Euskerea berbagai

Elorrioko Txintxirri Ikastoleak antolatutako Ibilaldia 06 deiari erantzunez, milaka euskaltzale batu ziran Elorrion 'Batzen gaituena… IBILALDIA!' lelopean.

Elorrioko Txintxirri Ikastoleak antolatutako Ibilaldia 06 deiari erantzunez, milaka euskaltzale batu ziran Elorrion 'Batzen gaituena… IBILALDIA!' lelopean.

Urte osoan egindako lanak egun arrakastatsu honetan izan dau amaierea. Aldez aurretik jarritako helburuen lorpen maila erabatekoa izan da. XVII. mendeko jauregian kokatuta dagoan Elorrioko Txintxirri Ikastoleak bere hezkuntza proiektua garatzeko baliabideak lortu ditu. Bihar, Ikastoleak ateak zabaldu eta etorkizuna eregiten jarraituko dau.

Atzo goizean egindako ekintzen artean, langileei (eurek emon deutse-eta hasiera ofiziala ibilbideari), eta mendizaleei (euskerea sustatzeko egindako lanagaitik) eskainitako omenaldiak aitatu behar doguz.

Euskerea, natureagaz bat egitea, parte-hartzea... Ibilaldi honen oinarriak izan dira. Oinarri sendo horreen arrakastea ekintzetan ikusgai egon zan.

Ekintza guztiak normaltasunez egin ziran eta aurreikusitako garraio publikoaren erabilerea horren adibide dogu.

Azkenik, Elorriora hurreratu diran guztiei eskerrak emon gura deutseguz eta baita be Ibilaldia hau aurrera eroatea posible egin izan daben guztiei. ESKERRIK ASKO!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu