Euskera eskolak Txekian
2006-05-29 02:00 Euskaldunak munduanDatorren urteko euskera ikastaroak bermatzeko akordioa sinatu dabe Brnoko (Txekia) Masaryk Unibersidadeak eta Jaurlaritzeak.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskerea eta euskal kulturearen ezaguerea sustatzeko hitzarmena izenpetuko dau Brnoko Masaryk Unibersidadeagaz (Txekia). Hitzarmen horren bidez 2006-2007 ikasturtean Masaryk unibersidadeak ikastaroak eskainiko ditu.
Euskal kultura institutua sortzeko asmoa dauka Kultura Sailak eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta garatuko dauen Legea preparetan dabil. Bide horretan, euskerea eta euskal kulturearen lektoretzak sortu dira Europa (tartean, Txekian) eta Ameriketako hainbat unibersidadetan. Ganera, HABE erakundearen bitartez Euskal Herritik kanpo helduentzako emoten diran euskera eskolen garapenerako egitasmoa be bultzatu gura dau Jaurlaritzeak.
‘Euskara-eskolak munduan’ egitasmoa Espainiako hainbat uriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid), Europakoetan (Paris, Londres, Brusela, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan) eta Ameriketako uri eta herri askotan dago martxan. Horretarako, irakasleen trebakuntzeari garrantzi berezia eskaini jako eta eskolak materialez hornidu eta autoikaskuntzarako eta urruneko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak jarri dira martxan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!