Bermeoko 47 enpresa eta alkartek euskerearen erabilerea areagotzeko hitzarmenak sinatuko ditue
2006-05-25 02:00 Euskerea berbagaiBermeoko XII. Arrain Azokeagaz batera herriko 47 enpresa eta alkartek euskerearen erabilerea areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmenak sinatuko ditue. Igaz hasitako 'Geurien Be Bai' plana berretsi eta aurrerapausuak emoteko konpromisoa sinatuko dabe 33 erakundek.
Bermeoko XII. Arrain Azokeagaz batera herriko 47 enpresa eta alkartek euskerearen erabilerea areagotzeko neurriak hartzeko hitzarmenak sinatuko ditue. Igaz hasitako 'Geurien Be Bai' plana berretsi eta aurrerapausuak emoteko konpromisoa sinatuko dabe 33 erakundek. Planaren bigarren urte honetan, enpresa eta alkarte bakotxaren euskerearen egoerearen diagnosia egin ostean, hainbat ekintza garatuko ditue bagilatik aurrera. Enpresa eta alkarte bakotxari egokitutako neurriek ondorengo eremuetan eragingo deutse: irudian zein komunikazinoan; kanpo zein barruko hartu-emonetan; idatzizkoan zein ahozkoan. Aurten beste 16 alkarte eta erakundek sinatuko dabe lehen aldiz 'Geurien Be Bai' plana. Sinadura ekitaldia barikuan, maiatzaren 26an, izango da eguerdiko 13:30etan Bermeoko Nestor Basterretxea Kultur Aretoan. Enpresa eta alkarteetako sinatzaileez gain, Bermeoko Udalaren izenean alkatea bera be egongo da euskerearen aldeko konpromisoa berresteko.
Bermeoko Udaleko Euskera Sailak, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzeagaz batera, 3 urteko plan estrategikoaren barruan, 'Geurien Be Bai' plana 2004ko bagilean abian jarri eban. Proiektuaren helburu nagusia arlo sozio-ekonomikoan eta alkarteetan erabilerea bultzatzeko plana garatzea da. Igaz hasitako planak aurten bete ditu bi urte eta igazko arrakastea ikusita aurten beste 14 enpresa eta alkarte batu jakoz planari. Danetara, 47 dira planean parte hartzen ari diran erakundeak: herriko kontserba-industria garrantzitsuenak, alkarte profesionalak, sindikatuak, kirol taldeak, kultur taldeak, txokoak, musika alkarteak eta alkarte kulturalak.
Sinatzaileen artean, ondokoak dagoz: Astilleros de Bermeo, Ormaza, Salica industria alimentaria, Serrats, Royo, La Gaviota, Zallo, Garavilla, Cusumano, Albacora, Bermiopost, Adiskide, Kai Gane eta Urre-urre txokoak, Bermeoko Abesbatza, Izaro Abesbatza, Bermeotarrak Fanfarrea, Alkartasuna dantza taldea, Euskaraz berbetan, Zantzue Kultur Elkartea, Erroxape Emakume Taldea, MB-2000 Aisi Taldea, Bermeo futbol taldea, Arraun Elkartea, Sollube 707, Urdaibai Eskubaloi Taldea, BBK, Euskadiko Kutxa, Bankoa, Bermeoko Behargintza, Haitz Nagusijje, Bermeoko Erraldoien Konpartsa, Urdaibai Begirale Taldea, Artza Pelota Elkartea, Xixili Gimnasia Taldea, Takon Txokoa eta Hitza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!