Domekan, Euskal Eskola Publikoaren jaia Oñatin
2006-05-29 02:00 Euskerea berbagai'Mugak gaindituz herriak biribilduz' lelopean antolatu dabe Euskal Eskola Publikoaren XV. Jaia Oñatin bagilaren 4an.
'Mugak gaindituz herriak biribilduz' lelopean antolatu dabe Euskal Eskola Publikoaren XV. Jaia Oñatin. Hitzordua datorren domekan, hilak 4, da. Antolatzaileek Donostian aurkeztu eben jaia eta helburu nagusien artean eskolea kalera ataratea eta jai giroa sortzea aitatu zituen. Ana Eizagirre Konfederazinoaren koordinatzailearen esanetan, beharrezkoa da Eskolen Mapa barria eta 'urtea amaitu aurretik proposamena aurkeztuko deutsagu Eusko Jaurlaritzeari'. Tartean, ganera, beste hainbat beharrizan ikusi ditue: eskola barriak eta martxan dagozan eskoletan plaza gehiago (batez be 0-3 urte bitarteko umeentzat), egunero hizkuntz ereduak gainditzea eta normalizazino linguistikoa bide egokitik eroatea.
Beharrizan horreek aldarrikatzeko, edade guztietako jentearentzat zuzendutako jaia antolatu dabe Platiko Alde Zaharrean. Danetara, zazpi gune izango dira. Foruen plazan emongo jako hasierea jaiari, goizeko hamaiketan. Handik aurrera, musikea, jaia eta jokoak izango dira nagusi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!