Opentrad, gaztelaniatik euskerarako lehen itzultzaile automatikoa aurkeztuko dabe gaur

Bizkaie! 2006-05-25 02:00

Gaztelania eta estadu espainiarreko ganerako hizkuntza ofizialen arteko (katalana/valentziera, galegoa eta euskera) lehen itzultzaile automatikoa da gaur, maiatzak 30, Kataluniako Unibersidade Politeknikoan aurkeztuko dabena.

Gaztelania eta estadu espainiarreko ganerako hizkuntza ofizialen arteko (katalana/valentziera, galegoa eta euskera) lehen itzultzaile automatikoa da gaur, maiatzak 30, Kataluniako Unibersidade Politeknikoan aurkeztuko dabena.

Testuak edo dokumentuak itzultzen ditu Opentradek, baita web orrien edukia be. Ondoko hizkuntza-pareek badaukie daborduko jarduera-prototipoa:

▪ Gaztelania (es) <-> katalana/valentziera (ca)
▪ gaztelania<-> galegoa (gl)
▪ gaztelania →euskara (eu) (gaztelaniatik euskerara itzultzen dau sistemeak, baina ez alderantziz).

Abiadura handiko bi itzultze-motor ditu sistemeak, C++-en programatuak biak: transferentzia sintaktiko partzialekoa da bata (Apertium), alkarrengandik hurrekoak diran hizkuntza-bikoteetarakoa (es-ca, es-gl); bestea, barriz (Matxin), transferentzia sintaktiko osokoa da, alkarrengandik hurrekoak ez diran hizkuntzetarako egina(es-eu). XMLn gordeten dira sistemako hizkuntza guztietako datu linguistiko elebakar eta eleaniztunak, modulu-diseinu bategaz. Diseinu horri esker, errazagoa da datuen alkarreragiketea eta programa-fluxura integretea. Kode edegian egina da sistemea eta hori dala eta, softwarea garatzen dauen edozein enpresa sartu ahal izango dau Opentrad bere sistemetan. Horixe da, hain zuzen be, helburua: zenbait programa eta ingurunetara zabaltzea itzulpen automatikoaren erabilera.

Hiru enpresak eta lau unibersidadek hartu dabe parte proiektu honetan, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L. (www.eleka.net) buru zala; Elekaz gan, Elhuyar Fundazioa (www.elhuyar.org) eta Galiziako imaxin|software (www.imaxin.com) enpresea jardun dira. Unibersidadeei jagokenez, Euskal Herriko Unibersidadea, Alacanteko Unibersidadea (Valentzia), Kataluniako Unibersidade Politeknikoa eta Vigoko Unibersidadea ibili dira Opentrad proiektuan.

Horrezaz ganera, Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak finantzau dau Opentraden zati bat, PROFIT programearen bidez.

www.opentrad.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu