Selektibidade egunik gogorrena

Bizkaie! 2006-06-07 02:00

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 8.049 ikaslek atzo, arratsaldeko 16:00etan hasi eben selektibidadea Euskal Herriko Unibersidadeko fakultadeetan. Ikasle danetatik 4.182k euskeraz egingo dabez azterketak eta, gainontzekoek, gaztelaniaz.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 8.049 ikaslek atzo, arratsaldeko 16:00etan hasi eben selektibidadea Euskal Herriko Unibersidadeko fakultadeetan. Ikasle danetatik 4.182k euskeraz egingo dabez azterketak eta, gainontzekoek, gaztelaniaz.

Lehenengo azterketea Hizkuntza eta Literaturako probea izango zan. Ostean, Historia edota Filosofia egin eben

Gaur, 10:0etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara, Batxilergoan egindako espezialidadeko derrigorrezko eta hautazkoen probak izango dira (Batxilergo Artistikoko ikasleek proba horreek Arte Ederretako Fakultadean egin beharko dabez, Leioan).

Barikuan, 10:00etatik aurrera, euskera azterketea izango da eta, ostean, aukeratutako atzerriko hizkuntzako azterketea (ingelesa, frantsesa edo alemana).

Danetara 51 epaimahai izango dira, modu honetan banatuta: Araban, zortzi (930 ikasle); Gipuzkoan, 16 (2.814 ikasle); Bizkaian, 27(4.305 ikasle).

Zehatzago esateko, Araban bost epaimahai Gasteizko Campuseko fakultadeetan egongo dira, beste bi Elurretako Ikasgelategian eta, zortzigarrena, Laudioko Ayala Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Gipuzkoan, 13 epaimahai egongo dira Donostiako hainbat ikastegitan eta hiru Eibarko Ingeniaritza Teknikorako Unibersidade Eskolan. Bizkaian, azkenik, Leioako campuseko lau ikastegitan 13 epaimahai egongo dira. EHUren Bilboko fakultade eta eskoletan, barriz, 11 epaimahai; Portugaleteko Nautika Itsas-Makineria Eskolan bi egongo dira eta Barakaldoko Meatze Ingenieritza Teknikorako Unibersidade eskolan, bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu