Nobela Baltzaren eguna Bilboko Liburu Azokan
2006-06-07 02:00 KultureaJose Javier Abasolo, Raul Argemi eta Angeles Irisarri idazleak izango dira, besteak beste, Bilboko Arenaleko karpa nagusian. Arratsaldean, Bidebarrieta Liburutegian egingo dabe mahai-ingurua, 19:30ean.
Gaur, bagilak 7, Jose Javier Abasoloren ‘El aniversario de la independencia’ eta Raul Argemiren ‘Siempre la misma música’ nobela baltza generoko lanen aurkezpenagaz emongo jako hasierea Bilboko XXXVI. Liburu Azokearen zazpigarren egunari, Arenaleko karpan 11:30ean.
Ostean, leku berean, Angeles Irisarri idazlearen ‘Te lo digo por escrito’ liburua aurkeztuko dabe. Angeles Irisarri idazlea Filosofia eta Letretan lizentziau zan Zaragozako Unibersidadean eta institutuko artxibozaina eta irakaslea izan zan. Egun, publizidade agentzia batean egiten dau lan. Argitaratu dituan liburuen artean ondokoak nabarmentzen dira: ‘El viaje de la reina’, ‘Moras y cristianas’ (egilekidea), ‘Las damas del Fin del Mundo’, ‘La cajita de lágrima’, ‘Historia de brujas medievales’ (6 novela labur) eta ‘Isabel, la reina’. Oraingoan Bilbon izango da Primo de Riveraren diktaduran garatzen dan itxura epistolarreko nobela intimistea aurkezten.
Arratsaldean, 19:30ean, Julian Ibañezek, Raul Argemik eta Jose Javier Abasolok Bidebarrieta Liburutegiko publikoagaz euren ideia literarioez egingo dabe berba. Felix Linares kazetaria izango da moderatzailea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!