Sarriegi Athleticen eta Gabilondo...

Bizkaie! 2006-06-08 02:00

Josu Sarriegik, Alavesek eta Athletic Clubek akordioa lortu dabe eta jokalari lazkaotarrak talde zuri-gorrian jokatuko dau datozan lau denporaldietan. Igor Gabilondoren fitxaketea, oraindino, argitu barik dago.

Josu Sarriegik, Alavesek eta Athletic Clubek akordioa lortu dabe eta jokalari lazkaotarrak talde zuri-gorrian jokatuko dau datozan lau denporaldietan.

Athleticen webgunean zehazten da akordioa zarratuta dagoala eta datozan egunotan aurkeztuko dabela hogeta zazpi urteko jokalaria.

Bestalde, txutxu-mutxuek dinoenez, Igor Gabilondo donostiarra be ekarriko dabe Bilbora. Gabilondori bagilaren 30ean amaitzen jako kontratua Realagaz baina haren ordezkariek ez dabe zehaztu non jokatuko dauen datorren denporaldian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu