MusikazBlai.com webguneak hainbat estilo, garai eta egileren 5.000 euskal kantu batu ditu

Bizkaie! 2006-06-13 02:00   Musikea

MusikazBlai.com webgunea hilebete honetan helduko da euskerazko 5.000 kantu batzera. Modu honetan, orain urte eta erdi sortu zanetik, hainbat estilo, garai eta egileren 5.000 euskal kantu batzera heldu da, webgunea kudeatzen dauen Iteisa konpainiak jakinarazo dauenez.

MusikazBlai.com webgunea hilebete honetan helduko da euskerazko 5.000 kantu batzera. Modu honetan, orain urte eta erdi sortu zanetik, hainbat estilo, garai eta egileren 5.000 euskal kantu batzera heldu da, webgunea kudeatzen dauen Iteisa konpainiak jakinarazo dauenez.

Atariak kolaborazinozko eta partaidetzako eran funtzionetan dau, eta bisitariek eurek bialtzen ditue abestien letrak, partiturak, gitarrarako akordeak, artisten argazkiak, beste hizkuntzetara itzulpenak, diskoetxeak eta kantuen eretxiak eta balorazinoak.

Gauzak holan dirala, 18 hilebetetan, dobakoa eta publizidaderik bakoa dan webguneak 13.000 kolaborazino batu ditu; kolaborazinoen artean dagoz 366 artisten euskerazko 7.700 eretxi. Modu honetan, joan dan maiatzean ia miloe bat orri bisitau ziran webgunean, 'euskerearen eta euskal kulturearen sustapenerako Interneteko gune aktiboenetakoa bihurtuz'.

MusikazBlai.com webguneko erabiltzaile gehienak musikazaleak diran Hegoaldeko zein Iparraldeko gazteak dira, bai euskaldunak bai eta euskaldunak ez diranak be. Era berean, jasotako kolaborazinoen % 10 Latinoamerikatik heldu dira, batez be Mexikotik eta Argentinatik.

Sarrerei dagokienean, Mikel Laboa (59 abesti), Berri Txarrak (61), Benito Lertxundi (108) eta Su Ta Gar (90) dira eskaera gehien jaso dituen artista eta taldeak.

Ganera, webguneak diseinu barria estreinau dau orain gitxi, erabilteko errazagoa, eta laster izango da erabilgarri frantsesez, ingelesez, katalanez eta euskeraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu