Arriaga gogoan Europako Musika Egunean
2006-06-15 02:00 MusikeaOrkestra Sinfonikoa, Koral Elkartea edo Udal Bandeagaz batera, Bilboko musika eskola nagusienek, rock-musikariak, abesbatzak, DJ-ak, Afrikako musikariak, flamenko, bolero, tango edo habanera kantariak, pop eta funky taldeak, gospel eta folk kantariek parte hartuko dabe Europako Musika Eguna ospatzeko jaialdian.
Bagilaren 21ean, Orkestra Sinfonikoa, Koral Elkartea edo Udal Bandeagaz batera, Bilboko musika eskola nagusienek, rock-musikariak, abesbatzak, DJ-ak, Afrikako musikariak, flamenko, bolero, tango edo habanera kantariak, pop eta funky taldeak, gospel eta folk kantariek parte hartuko dabe.
Udaleko Kultura eta Euskara Sailak antolatutako ekitaldiotan Europako mila musikari inguruk hartuko dabe parte, aro eta estilo guztietako musikez blai egongo dira Bilboko kaleak, baina Arriagaren irudiak eta obreak protagonismo berezia izango dau bai hasierako baita amaierako ekitaldietan ere. Lehenengoa Udal Musika Bandearen emonaldia izango da 12:30etatik aurrera Areatzako kioskoan eta programako zatirik gehiena Somera kalean jaiotako musikari gaztearen omenaldia izango da.
Dana dala, amaierako ekitaldia izango da garrantzitsuena, eta 21:30etatik 23:30etara bitartean egingo da Plaza Barrian ez ohiko estiloen nahasketeagaz, izan be Arriagaren partiturek musika sinfonikoa, jazza eta hari-laukote bategaz bat egingo dau. Eszenatokiaren erdialdean, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea kokatuko dira, aldamenean Botxo Boogies jazz taldea eta Hazer Quartet hari-laukotea. Publikoak abesbatza musika eta musika sinfonikoaren handitasuna ganbera-musikearen intimidadeagaz alderatzeko aukerea izango dau, eta aldi berean, musikari bilbotarraren musikea jazz erritmoan entzuteko aukera aitzindariaren aurrean izango da.
Arriagaren lanak Europako Musika Eguneko beste eszenatoki bilbotarretan be entzungo dira, ze zuzenean kontzerturik izan ez arren, megafoniatik entzungo dalako musikea.
Kontzertuen programea herrikoia eta deszentralizatua izango da. Ehundaka musikarik parte hartuko dabe, beste hainbateste talde edo bakarlarien 100 emanaldi baino gehiagogaz batera,uiriko hogei auzo ingurutan bananduta. Genero eta estilo era guztiek hamabi orduz kaleak hartuko dabez, eguerditik gauerdira arte. Gainera, itsasadarra be musika eszenatoki bihurtuko da, izan be, Udaletxetik Euskalduna Jauregira bitartean barku batean joko dau Dixie Jazz bandak. New Orleanseko soinurik klasikoena Uribitarte, Abandoibarra, Campo Volantín pasealekua Unibertsitateen etorbidea eta Botika Zaharreko ibiltariak alaituko ditu.
Eszenatoki finkoak, aro guztietako zenbait musikari euskaldunen izenakaz izentau dabez eta Zazpi Kaleak, Indautxu, Abando, Solokoetxe, Deustu, Miribilla, Santutxu, Begoña, Bilbo Zaharra, Otxarkoaga, La Peña, Matiko, Errekalde eta Zorrotzako parke eta plazak izango dira.
Danetara, 70 musika ordu eta hogei bat musika estilo entzungo dira zuzenean: musika klasikoa, folka, rocka, koruak, tangoa, kanta tradizionalak, boleroak, popa, funkya, Djak, jazza, fusioa, flamenkoa, kantautoreak, perkusinoa, musika alternatiboa, gospela, habanerak… Uriko kultur aniztasuna be ordezkatua izango da, besteak beste, bereber musika, Afrikako perkusinoa eta erritmo latinoamerikarrak joten dabezan taldeen eskutik.
Musikari profesionalakaz eta esperientzia handiko interpreteakaz batera, Musika Eguna abagunea izango da Bilboko ikastegi nagusietan musikea ikasten dabiltzanak eszenatokira igoteko aukerea izan dagien. Musika ekitaldian parte hartuko dabe Bilbao Musika Eskola, J. Crisostomo Arriaga Kontserbatorioak, Muzzik Arte Siglo XXI Musikako Ikastegia, Artebi Musika Eskola, Bedmar Musika Eskola eta 'Juventudes Musicales' taldeak.
Europako Musika Eguna Frantzian izan zan lehenenegoz, 1982an, 'Fête de la Musique' izenburupean, egun horretan musikearen inguruko jaialdi herrikoia egin zan hango hainbat uritan. Gaur egun, Europako ehunka urik bat egin dabe ospakizunagaz, eta egunaren barruan kaleetan, plazetan eta parkeetan hamaika musikari batuko dira, eta zaleak eta profesionalak, miloeka herritar batuko dira musikaz gozetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!