The Sinclairs taldeak 'Bilbo Hiria' pop rock lehiaketea ordezkatuko dau Italiako Let's Rock jaialdian

Bizkaie! 2006-06-16 02:00   Musikea

The Sinclairs talde bizkaitarra izango da 'Bilbo Hiria' pop rock lehiaketearen ordezkaria Italiako Casale Monferrato urian egingo dan Let's Rock jaialdian

The Sinclairs talde bizkaitarra izango da 'Bilbo Hiria' pop rock lehiaketearen ordezkaria Italiako Casale Monferrato urian egingo dan Let's Rock jaialdian, BilboRockek Puntodi antolakuntza italiarragaz dauen lankidetza-programearen barruan.

Areto bilbotarreko iturriek prentsa-ohar bidez jakinarazo dabenez, The Sinclairs Barakaldon 2004an sorturiko laukotea da (bi neska eta bi mutil). All Fools Day, Sativa, Cassius eta Zein? taldeetatik datoz, eta rock dantzagarriaren eta pop argiaren arteko nahasketa dibertigarria eta freskoa eskaintzen dabe. Ingelesez abesten dabe eta Milanetik hur dagoan Casale Monferrato urian joko dabe bagilaren 24an, Let's Rock jaialdiaren barruan. Bertan, jaialdirako aukeraturiko zenbait talde italiarrakaz batera joko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu