Bag In Box, ardaoa ontziratzeko beste era bat

Imanol Sarasola Enologoa 2006-06-16 02:00   Jan edanak

Bag In Box a aluminioz edo plastikoz eratutako ontzi bat da eta gainetik kartoi gogorrezko kutxa bat dauka barrukoa babesteko. Bag In Box-aren erabilerea oso zabal dabil elikadurearen industriako hainbat arlotan eta ardaogintza arloan be garatzen ari da

Bag In Boxa aluminioz edo plastikoz eratutako ontzi bat da eta gainetik kartoi gogorrezko kutxa bat dauka barrukoa babesteko. Bag In Box-aren erabilerea oso zabal dabil elikadurearen industriako hainbat arlotan eta ardaogintza arloan be garatzen ari da; horren erakusgarri 2002 eta 2003an ontziratutako kopuruaren ia erdia, % 46, Bag In Boxean egin zan. Bestalde, oso inportantea da ontzi honen poltsen ezaugarriak ondo ezagutzea eta ontziratzean kontrol tekniko zehatzak egitea ardaoaren kontserbazinoa egokia izan daiten.

Bag In Box-ean ontziratzearen berezitasuna, beronen iragazkortasuna da, izan be, oso bestelakoa da beirazko botilakaz konparetan badogu. Horrezaz gan, poltsak barruan daroan film mota edo geruza, txorrota eta elementu desbardinen muntaiak eragiten dau ardoaren oxigenoagazko iragazkortasunean, eta beste likido guztietan be bai.

Poltsea da ardoagaz zuzenean kontaktoan dagoan osogaia. Ardaoa aldez aurretik aire guztia atara edo hutsitu jakon poltsa malguan sartzen da grabidadearen eraginez. Poltsea, plastiko edo aluminiozko geruza desbardinez osotua dago eta oxigenoari taba egiten deutsie. Osogaien arabera, film desbardinak dagoz:

PETMET poltsak hiru geruzaz osotuta dagoz, hiruretatik bat poliester metalizatuzkoa:

- Kanpoko geruzea: dentsidade bajuko polietilenoa (PEBD).
- Tarteko geruzea: aluminioz babesturiko poliesterra (PETMET).
- Barruko geruzea: etil-vinil-azetatozko kopolimeroa (EVA); vinil azetato % 4koa eta dentsidade bajuko polietilenoa (PELBD).

Esandako moduan, egitura honen ezaugarria da oxigenoagazko dauen iragazkortasuna, 0,6 cm / m / 24 ord (test hau 23º C-tan egina dago eta % 50eko Hezetasun Erlatiboan).

EVOH filma daben poltsak, poliester ez-metalizatuzko hiru geruzaz osotuta dagoz:

- Kanpoko geruzea: dentsidade bajuko polietileno lineala (PELBD).
- Tarteko geruzea: polietilenoa eta EVOH (etil, vinil, alkohola).
- Barruko geruzea: dentsidade bajuko polietileno lineala (PELBD).

Poltsa honek oxigenoari egiten deutson trabea 3 cm / m / 24 ord. da. (Test hau 23º C-tan eta % 50eko Hezetasun Erlatiboan egina dago).

Film horreen oxigenoagazko iragazkortasuna, nabarmen handitzen da Hezetasun Erlatiboa handia bada poltsen kontserbazino garaian.

Bi poltsen artean badira desbardintasunak; PETMET edo metalizatuak gogorragoak dira baina era berean, apurtzeko arriskua daukie. Honeetan ontziratutako ardaoek hobeto gordeten dabe sulfuroso librea eta beraz, iraunkorragoak dira, plastikoetako ardaoak baino. Ganera, oxigeno eta hezetasunagazko iragazkortasuna be hobeto gordeten dabe. Bestalde, apurtzeko errazagoak diranez, kontu handiz erabili behar dira.

Azken buruan, Bag In Box-ean ontziratzeko ardaoa, aldez aurretik preparau behar da nahitaez, iragazketa esteril baten bitartez eta poltsearen ezaugarrien arabera, sulfuroso libre kopuru egokiagaz ontziratzea komeni da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu