Euskal Herriko selekzino ofizialen aldarria Alemanian

Bizkaie! 2006-06-13 02:00

Bagilaren 18ra arte Munduko Txapelketa alternatiboa jokatuko da Kassel urian eta euskal ordezkariak be han izango dira.

ESAIT, euskal selekzinoaren aldeko iritzi taldeak Munduko Txapelketa alternatiboa jokatzeko gonbitea jaso, Oiartzun inguruko hamazortzi kideko talde mistoa osotu eta Euskal Herriaren izenean jokatuko dabe.

Munduko txapelketa alternatiboan afizionatu mailako 32 taldek parte hartuko dabe baina selekzino ofizialik ez daukien nazinoakaz batera, beste hainbat gizarte mobimentutako partaideak be izango dira.

Alemanian Munduko Futbol Txapalketa dago jokoan eta mundu osoko komunikabideak bertan dagozala aprobetxauta, txapelketa alternatiboagaz euskal selekzinoen aldeko aldarria zabaltzea da asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu