Thumbsucker
2006-06-14 02:00 Zinema kritikakThumbsucker filmak ez gaitu ez haserratuko ez asebeteko. Epel itxiko gaitu, inora ez doan erdibidean.
- Zuzendaria: Mike Mills.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 96 minutu.
- Antzezleak: Lou Pucci (Justin Cobb), Tilda Swinton (Audrey Cobb), Vince Vaughn (Geary), Vincent D'Onofrio (Mike Cobb), Keanu Reeves (Perry Lyman aginlaria), Benjamin Bratt (Matt Schramm), Kelli Garner (Rebecca), Chase Offerle (Joel Cobb), Kit Koenig (Wood andereñoa).
- Gidoia: Mike Mills; Walter Kirn-en nobelan oinarrituta.
- Musikea: Tim DeLaughter.
- Argazkia: Joaquín Baca-Asay.
- Muntaia: Angus Wall eta Haines Hall.
- Zuzendaritza artistikoa: Walter Cahall.
- Jantziak: April Napier.
Thumbsucker filmak ez gaitu ez haserratuko ez asebeteko. Epel itxiko gaitu, inora ez doan erdibidean. Istorioaren protagonistea Justin da, arazoak sortzen diranean, atzamar lodia miazkatu behar dauen hamazazpi urte inguruko gaztetxu sentibera eta argia, baina nahiko autistea. Argumentu bitxi honetatik abiatuta, filmak ohiko gai bat jorratzen dau: familiarteko gatazkak. Personaia guztiek hainbat liskar gainditu behar izango dabez, eta euren arteko komunikazinoa ez dala onena ikusi ahal izango da.
Gorago esan dodan lez, istorio hau nahiko urardaotuta agiri da; seguru antzean familietan eta gazteria hasi barrian sortu ohi diran gai transzendental askori oratu gura deutso eta bidean galdu da, indarge eta makal, aurrera egin ezinik.
Zorionez, film honetako alderdi garrantzitsu bat azpimarratu beharra dago: antzezpen lanen maila ona. Lou Pucci-ren lana zoragarria da; naturaltasun osoagaz jardutea lortzen dau gazte galduaren itxurapean. Era beratan, ama arduratu eta erdi etsiaren papelean Tilda Swinton-ek egindako lana be txalogarria da, eta Vincent D’Onofriok behintzat sinisgarritasuna emoten deutso iraganaren arrakasta falteak zapuztu eta mindutako aitari. Lanok, baina, ez dira filmaren balantzea kalidade eta interesgarritasunaren alderdira eroateko baizen indartsuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!