Katrinak eragindakoa konpontzeko dirua txanpana, bitxiak eta porno-filmak erosteko erabili da

Bizkaie! 2006-06-15 02:00

Ameriketako Estadu Batuetako kontu-ikuskaritza enpresa batek egindako ikerketearen arabera, 200 dolarreko txanpain-botilatan eta porno-filmetan 1.000 miloe dolar gehiago gastau dira urakanak eragindako kalteak konpontzeko eta biktimei laguntzeko zuzendutako dirutzatik.

Katrina eta Rita urakanek New Orleans (Ameriketako Estadu Batuak) erabat txikituta itxi eben baina, askotan pasetan dan legez, auzokoaren ezbeharretatik ‘probetxua’ ataraten dabe askok. Kontu-ikuskaritza enpresa batek egindako ikerketearen arabera, 200 dolarreko txanpain-botilatan eta porno-filmetan 1.000 miloe dolar gehiago gastau dira urakanak eragindako kalteak konpontzeko eta biktimei laguntzeko zuzendutako dirutzatik. Gastu horreek Ameriketako Estadu Batuetako Krisi Agentziaren kreditu txartelen eta banku-txekeen bidez egin dira.

Euren etxeetatik atara ebezan personei emondako banku-txekeak diamanteak, bitxiak, txanpana, bidaiak, striptease klubetako zerbitzuak eta estaduko abogadu onenari dibortzio-tramitazinoa egiteko erabili dira, besteak beste. Ganera, CNNren arabera, ‘orain arte hori bakarrik egiaztau ahal izan da; batek daki zer gehiago egin dan diruagaz’.

Irregulartasun horreez gan, beste asko be atzemon dira: kasu batzuetan, laguntzinoa eskatu eben personei urakanak ez eutsen kalterik eragin edota kalteak eragin eutsozan familia berak bi biderrez jaso eban laguntzinoa. Ganera, Krisi Agentziaren esanetan, 750 bat kreditu-txartel ‘galduta’ dagoz eta beste 1,5 miloe dolarren erabilerea ez dago zehaztuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu