Martin Berasategiren sormena eta zentzumena Italian
2006-06-13 02:00 Jan edanakMartin Berasategi sukaldari donostiarra Napoli uri italiarrean dago ‘Stravaganzamediterranea’ izeneko topaketan bere jateko barriak erakusten.
Martin Berasategi sukaldari donostiarra Napoli uri italiarrean dago ‘Stravaganzamediterranea’ izeneko topaketan bere jateko barriak erakusten. Bertan, nazinoarteko chef onenak eta gastronomian adituak diran kazetariak dagoz. ‘Kontzeptu abangoardistak 2006’ izenburuko berbaldian, udara begira sortu dituan plater barriak izango ditu berbagai Berasategik.
Antolakuntzako iturrien esanetan, jaki barrien artean nabarmentzekoak dira ‘Sagarrezko klorofiladun ostrak’, ‘Barazki gordinen ura’, ‘Urdaiazpiko ketua’ edota ‘Olagarroa txangurro uragaz’.
Berasategi ‘sormenaren eta zentzumenaren adierazpen gorena’ da, Napolin dinoenez. Donostiar sukaldariaz gan, Espainiako goi sukaldaritzako beste hainbat ordezkari be Italian dagoz, Santi Santamaria, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz edota Albert Adria, besteak beste.
Martin Berasategirentzat, topaketa hau beraren jakiak erakusteko aukera ezin hobea da, ‘baita nazinoarte mailan zer egiten dan jakiteko, izan be, beti esan izan denez, sukaldeak ez dauka mugarik’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!