Oier Zearra da aurten Bizkaiko Sagardoaren Laguna
2006-06-09 02:00 Jan edanakBizkaiko Sagardogileen Alkarteak aste honetan kendu deutso lehenengo kortxoa aurten botilaratu dabezan 250.000 litro sagardaoen botila bati.
Bizkaiko Sagardogileen Alkarteak aste honetan kendu deutso lehenengo kortxoa aurten botilaratu dabezan 250.000 litro sagardaoen botila bati. Kalderapeko Kulturgunean izan zan ekitaldia eta bertan alkarteko presidente Jose Antonio Zamalloa, Onintza Enbeita bertsolaria, Oier Zearra pelotaria, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalidaderako zuzendari Irene Pardo eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintza Saileko zuzendari Iñaki Gaztañaga izan ziran.
Zamalloak sagardaoa zelan atara behar dan erakutsiz hasi eban ekitaldia: ‘garrantzitsua da botileari eragitea, azpian hondakinak badagoz mobidu egiten diralako. Gero, goi-goitik bota, eta basoaren kontra apurtzean, sagardaoak sagarraren aromak eta usainak zabaltzen ditu’. Horreez gozau eban Oier Zearra pelotariak. Galdakoztarrak autortu eban partiduen ostean gustetan jakola sagardaoa edatea, ‘izerdia bota eta gero, fresko-fresko badago ganera, oso ondo sartzen da’. Sagardaogileen alkarteak ‘azken urteetan lortu dituan garaipenak saritzeko’ emon eutson Bizkaiko Sagardoaren Laguna oroigarria Zearrari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!