Ask the dust
2006-06-02 02:00Film honetan gai interesgarri mordoa topauko dogu, berbarako sorkuntzea, grina, talentua, arrazakeria, gosea... baina, dohainak dohain, 'Ask the dust' pelikuleak porrot egiten dau
- Zuzendaria: Robert Towne.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 120 minutu.
- Antzezleak: Colin Farrell (Arturo Bandini), Salma Hayek (Camilla Lopez), Donald Sutherland (Hellfrick), Dame Eileen Atkins (Hargraves), Idina Menzel (Vera Rifkin), Justin Kirk (Sammy), Dion Basco (Patricio), William Mapother (Bill), Tamara Craig Thomas (Sally).
- Gidoia: Robert Towne; John Fante-ren novelan oinarrituta.
- Musikea: Ramin Djawadi eta Heitor Pereira.
- Argazkia: Caleb Deschanel.
- Muntaia: Robert K. Lambert.
- Jantziak: Albert Wolsky.
Los Ángeles hogeita hamarreko hamarkadan. Uri handi honetako bazter auzo bateko hotelean Arturo Bandini (Colin Farrell) idazle gaztea bizi da; ospea eta dirua noz etorriko zain, eguneroko traba eta oztopoei egin behar izango deutse aurre. Bien bitartean, taberna batean zerbitzari modura behar egiten dauen Camilla etorkin mexikarra ezagutu eta haregaz maiteminduko da. Biek gorroto eta amodioaren artean dagozan hartu-emonei ekingo deutsee.
Film honetan gai interesgarri mordoa topauko dogu, berbarako sorkuntzea, grina, talentua, arrazakeria, gosea... baina, dohainak dohain, 'Ask the dust' pelikuleak porrot egiten dau, bidean galtzen da, seguru antzean txoko larregitara ailegau guran atondu dabelako. Alderdi deigarri eta eder asko euki eta Salma Hayek-en antzezpen lana ona izanagaitik be, istorioa nahiko aldrebesa, endredatu eta iluna da, sano kontraesankorra.
Zuzendariaren amesa, beharbada, personaien azalean ez geratzea izan da, baina honako hau ez da nobela bat eta ezin deutso literaturearen erritmo narratiboari jarraitu. Alde horretatik, pelikulea gorabeheratsuegia da, aldakorregia eta horrek, zoritxarrez, kalte egiten deutso kontakizunaren sinisgarritasunari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!