Ike Turner, Carey Bell, Nora Jean Bruso eta The Travellin' Brothers Getxoko XVIII. Blues Jaialdian
2006-06-01 02:00 MusikeaGetxoko XVIII. Blues Jaialdia (Getxo&Blues) bagilaren 9tik 11ra bitartean egingo da Portu Zaharrean. Emonaldiak 21:30etan hasiko dira (azkena kenduta) eta sarrerea doban izango da. Ike Turner & The Kings of Rhythm izango dira jaialdiko izar nagusiak, eta eurekaz batera, Carey and Lurrie Bell, Nora Jean Bruso eta The Travellin' Brothers-ek be joko dabe.
Getxoko XVIII. Blues Jaialdia (Getxo&Blues) bagilaren 9tik 11ra bitartean egingo da Portu Zaharrean. Emonaldiak 21:30etan hasiko dira (azkena kenduta) eta sarrerea doban izango da. Ike Turner & The Kings of Rhythm izango dira jaialdiko izar nagusiak, eta eurekaz batera, Carey and Lurrie Bell, Nora Jean Bruso eta The Travellin' Brothers-ek be joko dabe.
Lehenengo emonaldia euskal taldeak eta Carey and Lurrie Bell-ek emongo dabe, bagilaren 9an. 2003. urtearen amaieran jaio zan bost gaztez osotutako The Travellin' Brothers banda, eta orain bi urte kaleratu eban bere lehenengo diskoa, 'A Blues Experience', Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabau ebena.
Egun berean, Carey Bell eta bere seme Lurrie Bell izango dira Portu Zaharreko karpa erraldoian. Careyren kasuan, hasiera baten saxoa jo gura baeban be, harmonikea izan zan bere lehen musika-tresnea. Lurrie, barriz, 6 urtegaz hasi zan gitarrea joten.
Hurrengo egunean, bagilaren 10ean, estilo indartsua darabilen gitarrista bat izango da Getxon: Ike Turner. Hamabost urtetan egon zan musika mundutik aparte baina 1990eko hamarkadan gogor ekin eutson txikitatik ezagutu dauen unibertso horri. 2001. urtean funk-blueseko 'Here and Now' editatu eban; lan honek izen handiko blues eta jazzaren jaialdietara bultzatu eban eta Grammy lako hainbat sari jaso ebazan.
Gitarrista hau Clarksdalen (Mississippi) jaio zan 1931ko zemendiaren 5ean. Oso txikia zala Pinetop Perkins pianistearen eskutik hasi zan musika munduan; honek boogie-woogie erritmoak erakutsi eutsozan, baina Turnerrek gitarra elektrikoa eta rock and rolla gurago izan ebazan. 1951. urterako 'Rocket 88' grabatu eban Jackie Brenston and His Delta Cats izenagaz.
1954an St. Louisera joan zan Memphiseko baltzantzako bakarrik ziran klubetan kontzertuak ematera ibilbidea indartzeko asmotan. Sarritan Elvis Presley bera egoten zan ikus-entzuleen artean.
Bestalde, Turner produktore, musika aholkulari eta talentu barrietarako ikuskatzaile legez lanean hasi zan. Janis Joplin, Jimi Hendrix edo bere emaztea izango zan Tina Turner lako musikariak bideratu ebazan.
Ikek 1960ko hamarkadan eta 1970eko lehen erdian lan ugari kaleratu ebazan talde askogaz, tartean Ike&Tina Turner Review, The Ikettes, Eki Renruth edo The Kings of Rhythm taldeakaz. Tina Turnerrengandik banandu ostean, Ike lur jota geratu zan eta 15 urte egon zan lan egin barik. 1990eko hamarkadan, ostera, krisia gaindituta, Salt-N-Peppa lako artistek haren arrakasta handi batzuk berreskuratu ebezan.
'Takin&Back My Name' biografia editau ostean, Ike musika munduan sartu zan barriro be eta The Kings of Rhythm edo The Ike Turner Review lako proiektuak berreskuratu ebazan. Gauzak holan dirala, 69 urtegaz barriro grabau eban 'Rocket 88' lana eta horrek eszenatokietara bueltetako aukerea emon eutson.
Getxo&Blues jaialdiari amaierea emoteko, Nora Jean Bruso izango da bagilaren 11n. Nora Mississippiren Deltatik dator, eta Greenwood-en jaio eta hezitua izan zan.
Lehenengo emonaldi profesionala 6 urtegaz egin eban. Bere seme-alabak hezitzeko geldiune bat egin ostean, Nora barriro sartu zan musika munduan eta 2003. urtean bluesaren emakumezko hamar ahots onenetako bat bezela izentaua izan zan. 2004an lan barri bat grabau eban, 'Going Back to Mississippi', hain zuzen.Ohikoa dan moduan, kontzertu guztiak 21:30etan hasiko dira, Nora Jean Brusorena kenduta, 20:00etan hasiko baita. Emonaldiak haize zabalean egingo dira, Algortako Portu Zaharrean jarritako karpan, udako gauez blues onagaz gozetako giro ezin hobea lortuz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!