Bermeoko III. Matxitxako Reggae Splash jaialdia
2006-06-02 02:00 MusikeaBermeoko D'Aribuka perkusino taldeak Matxitxako Reggae Splash jaialdiaren hirugarren edizinoa antolatu dau datorren bagilaren 10erako. Jose Done Ikastetxean egingo dan kontzertuaz gan, beste hainbat jarduera egongo dira egun osoan zehar herriko Lameran.
Bermeoko D'Aribuka perkusino taldeak Matxitxako Reggae Splash jaialdiaren hirugarren edizinoa antolatu dau datorren bagilaren 10erako. Jose Done Ikastetxean egingo dan kontzertuaz gan, beste hainbat jarduera egongo dira egun osoan zehar herriko Lameran.
Antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, jaialdiaren eskaintza nagusia reggae kontzertua izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Earl 16, Lone Ark, Niominka Bi, 12 Tribu, Dingwash eta Makala Band taldeakaz. Kontzertua Jose Done Ikastetxeko futbol zelaian izango da, eta sarrerak 5 euroko prezioa izango dau, edari bat barne.
Era Reggae Splash jaialdiarenn antolatzailea D'Arbuka perkusino taldea izan da, eta Bermeoko Gazte berean, ekintza desbardinak izango dira egun osoan zehar Bermeoko Lameran, besteak beste, tailerrak (zeramikea, perkusinoa...), umeentzako jolas parkea, txalapartea, kalejirak, txakurren trebakuntzea, artisau postuak eta abar.
Matxitxako Reggae Splash jaialdiarenn antolatzailea D'Arbuka perkusino taldea izan da, eta Matxitxako Planaren eta Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzinoa izan dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!