Eusebio Erkiaga (Endaitz) idazlea gaurko lako baten hil zan 1993an, Bilbon
2006-05-31 02:001913an Lekeition jaioa zan eleberrigile eta olerkari handia
Eusebio Erkiaga (Endaitz) idazlea gaurko lako baten hil zan 1993an, Bilbon. Lekeition jaioa zan 1913an eleberrigile eta olerkari lekeitiarra.
Hainbat aldizkaritan argitaratu zituan lanak (Bizkaitarra, Euzkadi, Ekin, Egan, Eusko Gogoa, Eguna, Yakintza, Zeruko Argia...). Euskaltzain osoa be izan zan, eta kazetari beharraz gan, Erkiagaren obra nagusiak ‘Arranegi’, ‘Araibar Zalduna’, 'Txurio txoria', 'Irribarre galtzen danean' eta ‘Batetik bestera’ eleberriak dira. Antzerki lan bat be idatzi eban 1936an, 'Antzerti yayan izan naz' eta olerkiak eta ipuinak be bai. Horrezaz gan, euskerea irakasten eta itzulpenak egiten be lan handia egin eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!