Musika Tradizionalaren I Astea Barakaldon

Bizkaie! 2006-06-02 02:00   Musikea

Barakaldoko Hala-Dzipo kultur alkarteak antolatu dau eta bagilaren 5etik 10era bitartean egingo da.

Hala-Dzipo taldea 1989an sortu zan eta ordutik hona euskal folklorea berreskuratzeko eta bultzatzeko lan handia egin dau. Eusko Jaurlaritzeak 2003an ofizialtzat hartu eban Musika Tradizionalaren Eskolea da bere proiekturik garrantzitsuena; gaur egun 300 ikasle baino gehiago ditu.

Musika Tradizionalaren I. Asteko egitaraua bagilaren 5eko arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Musika Eskolako ikasleek bertoko musika-tresnekaz eskainiko daben kontzertu didaktikoagaz; emonaldia Clara Campoamor kultur etxean izango da.

Bagilaren 7an, leku eta ordu berean, David Maeztu abogaduak eta Musikerriako kide batek Jaubego Intelektualaren Legearen eta Musika Tradizionalaren ganeko berbaldia emongo dabe.

Ikasturte amaierako jaialdia bagilaren 10ean izango da, goizeko 11:30ean hasita. Herriko Plazan hasi eta San Vicente parkera helduko dan kalejira bategaz hasiko da jaia; San Vicenten, 13:00ean, Musika Eskolako ikasleek kontzertu herrikoia eskainiko dabe. Ondoren bazkari herrikoia izango da eta, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Duo Deno taldeak euskal kantakaz emongo deuso amaierea jaiari.

Horrezaz gan, arratsaldeko 19:30ean Musika Eskolako Konboak emonaldia eskainiko dau eta, 20:30ean, Laguntasuna taldeak erromeriagaz alaituko dau giroa. Amaitzeko, gaueko 22:00etan, Euskal D.J.-ak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu