Rocio Jurado hil da

Bizkaie! 2006-06-01 02:00

Goizaldean hil da, luzaroan gaixorik egon ostean. Jazoereak, couche papelez gan, telebistetako albistegietako hainbat minutu bete ditu.

Rocio Jurado kantaria gaur goizaldean hil da luzaroan gaixorik egon ostean. 2004an, kantzerra eukala jakinarazo eban eta Houstoneko (Texas, AEB) ospitale batera joan zan. Ustez, osatuta bueltau zan baina orain dala hiru bat hilebete barriro joan zan ameriketara. Han hilebete egin eban eta apirilaren amaieran etorri zan Madrilera bueltan. Egun batzuk ospitalean egin ostean, beraren etxera joan zan eta han hil da, bost egunez koman egon ostean.

Kantariaren etxe aurrean dozenaka kazetari batu dira azken egunotan gorabehera guztien barri emoteko eta, couche papelez gan, telebistetako albistegietako hainbat minutu be hartu ditu jazoereak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu